FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  FICOBAN BURUTU DIREN EKITALDIEN KOPURUA %50 INGURU HANDITU DA 2008AN
 
02/04/2009 • 2008an Ficobarenak berarenak diren azoketan %22 igo da bisitarien kopurua eta %28 erakusketarien kopurua Erakustazokak guztira 150 aktibitate eta 110.000 bisitari hartu ditu
  Ficoban egindako azokek 5 milioi euro sortzea ekarri du ondorio gisa 
2009rako berritasun nagusiak azoka profesionalerako formatu berri bat eta ekitaldi-atari bat martxan jartzea 
Ficobak bere blog propioa sortuko du Interneten, eta horrela bere komunikazio estrategia osatu. 

Berez azoka-jarduera deitu dezakegunak, zeinean 2008an Abla, Bioterra, Mendiexpo eta Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka protagonista izan diren, bilakaera positiboa izan du urtean zehar, izan ere parametro batzuk asko igo baitira, esate baterako bisitarien kopuruarena zein erakusketariena. Azoka hauetan 2008an 210 erakustari izan dira; 2007an, berriz, 164 izan ziren; beraz, %28ko igoera izan da. 2008an egon den bisitari kopuruari dagokionez, 41.600eraino igo da; aurreko ekitaldietan, berriz, 34.000 ziren; % 22 igo da, beraz.

Bilakaera positibo hau, gainera, Estatuan oro har azoka alorrean bisitarien kopuruak (%28 gutxiago) eta kontratatutako erakusketa-azalerak (%20 gutxiago) behera egin dutenean gertatu da.

Ficobakoak bertakoak ez direnen azoka-jarduerari dagokionez, berriz, esan behar dugu aurten zortzi ekitaldi egin direla, 2007an baino bat gehiago: Nazioarteko Txakur Erakusketa, Ibilgailu Klasikoen Erakusketa, Golfexpo, Ongi Etorri azoka, Sport Jam, Katuen Erakusketa, Komikiaren Erakusketa eta Eurohiriaren Haur Parkea egin dira. Guztira 49.100 bisitari ekarri dituzte; 2007an, berriz, 41.300.

Ficobaren hirugarren jarduera–ildoa mota guztietako bilkurak dira, eta arlo honetan ere eboluzio positiboa izan da, %56,8ko gehikuntzarekin. 2007an 88 ekitaldi izatetik 138 izatera pasa da 2008an.

Ficoban egiten diren jardueren hiru ildoen batuketatik ikusten da erakustazokan iazko ekitaldian 150 jarduera egin direla, eta, 2007an, berriz, 102; beraz, %47ko gehikuntza izan da.

Eboluzio positibo honi esker, 2008an Ficobak %64ko okupazio maila izan du, edo, gauza bera beste modu batez adierazita, 233 egunetan izan du jardueraren bat erakustazokak. Datu horrek ederki adierazten du Ficobak inauguratu zenetik izan duen goranzko aurreratzea, ekitaldi tipologia anitza gauzatzeko azpiegitura egokia den aldetik.

Jarduera mota: 2003 2004 2005 2006 2007 2008 Guztira
Azokak/erakusketak 5 11 11 12 14 12 65
Bilerak 20 66 74 69 88 138 455
Jarduerak, denera 25 77 85 81 102 150 370
Bisitariak 20000 57000 72000 76000 98000 110000 433000

Gizarte-balantzea
Iazko ekitaldian Ficobak garatutako jarduna eragin duen ondorioaren zifra estimatua kontuan hartuta ere neur liteke. Zifra horrek –ez ditu jasotzen enpresen arteko merkataritzako elkartrukeak ezta ondorio fiskala ere– hotelak eta ostalaritza osoa izan dira onuradunak, eta garraio-enpresak, erosketakoak eta aisialdikoak, kontrataziokoak, standen muntaia eta dekoraziokoak, eta gainera, zergen bidezko diru-sarrerak ere eragin ditu. Ficobaren kasuan inguruan eragin ondorioa 2008an 5.000.000 eurokoa dela kalkulatzen da, eta 26.250.000eurokoa 2003ko urrian ireki zenetik.

Azoka profesionalaren eredu berria Gipuzkoan
2008ko jarduerari buruzko datuek baiezten dute Ficobak antolatutako publiko askoko azokak finkatuta daudela. Oraingo erronka azoka profesionalak bultzatzea da. Ildo horretatik, Ficobak eskualdeko azoketan kokatu nahi du, segmentu horrek goranzko potentziala baitauka ohiko makroazoken aldean, zeinetan bisitaria sakabanatzeko arriskua baitago. Hori lortzeko, Hiru ekintza berritzaile artikulatu ditu Ficobak, zeinak egingo den Construcobaren hurrengo edizioan (2009ko azaroaren 19-21) gauzatuko baitira. Krisi orokorraren testuinguruari aurre egiteaz gain, erakusketariak eta bisitariak ekarri nahi ditu Ficobak eta horretarako hiru neurri hartuko ditu: fakturazio aldagarria; gune trinkoa, bisitari zirkuitu itxikoa eta i-gune gunea.

Fakturazio aldagarria. Ficoba zerbitzu enpresa bat da eta haren xedea da ahalik eta balio erantsi handiena ematea bere bezeroei. Filosofia hori islatzen da pasabideak bisitariez betetzeko bokazioan eta ez metro koadroak saldu nahi izate hutsean. Ikuspegi horretatik, Ficobak fakturazio aldagarria proposatzen die balizko erakusketariei, akreditatutako bisitari errealen kopuruaren araberakoa.

Gune trinkoa, bisitari-zirkuitu itxikoa Ficobak hainbat azaleratako stand modularra eskainiko dio erakusketariari, altzariekin eta gainerako osagarriak prestatuta; modu horretan, erakusketariak denbora eta dirua aurreztu ahal izango ditu. Gainera, azokaren planoa diseinatuta dagoen moduan bermatzen da bisitarien %100 stand guztietatik pasako direla. Helburua erakusketariak beren egiten jakitearekin eta beren produktuen bertuteekin lehia daitezen, eta ez standaren tamainarekin edo diseinuarekin.

i-gune gunea. Espazio horretan hauek guztiak biltzen dira : hitzaldi-aretoak, kafetegia edo taberna, eta ekimenaren eremuan, enpresan IKT Informazio eta Komunikazio Teknologiak ezartzean eta berrikuntzan lan egiten duten erakundeentzako zein agenteentzako mahaiak. Hitzaldi-guneak etengabeko jarduera eskainiko du azokaren programaren barneko berezko hitzaldiekin, baita berrikuntzarekin lotutako agenteen aurkezpenekin, erakusketarien aurkezpenekin, berritzaileen eta antzekoen aurkezpenekin ere. Helburua harremanak, negozio aukerak, informazioa eta antzekoak sortzen dituen gune interaktiboa sortzea da, eta hori guztia pabiloietako erakusketa-tokian bertan.

Ekitaldi-ataria (eventoscostavasca.com)
Negozio-turismoaren azokan kokatzeko helburu horri begira, Ficoba, Events&Services atera du Ficobak. Ekitaldi-atari hau bereziki prestatu da ekitaldi-sustatzaile profesionalentzat. Era errazean nabigatuz, Ficobak eskaintzen dituen espazio aukera desberdinak eta zerbitzuak erakusten dizkio atariak antolatzaileari. Horregatik, erakustazokaren aretoei, instalazioei eta zerbitzuei buruzko informazio integrala eta zehatza eskaintzen dio, detailerik txikienak ere kontuan hartuz. Azken batean, zerbitzu bokazio finkoko atari bat da.

Ficoba, Events&Services abian jartzea Ficobako profesionalek metatutako bost urte luzeko esperientziaren emaitza da, zeinek profesionaleei zein publiko guztiari zuzendutako 23 azoka edizio antolatu baitituzte. Beraz, Ficobarentzako marketing tresna berri bat da ataria, baita Euskal Kostaldearentzako erakusleiho berri bat, turismoaren eremu profesionalari zuzendua bereziki.

Ficobak bere bloga atera du: http://blog.ficoba.org
Ficoba Gipuzkoako Erakustazokak Interneteko bere komunikazio-estrategia zabaltzen segitzen du, blog bat aterata. Sarean beste leiho bat, eta haren bidez, Ficobak oraindik gehiago hurbildu nahi du jende ororengana –bisitariak, erakusketariak, bezeroak, hornitzaileak eta gizartea orokorrean–, komunikazio ez hain formal baten bitartez, gainera aukera ematen baitu zure iritzia eman dezazun eta zure iruzkinak internautarenera helaraz ditzazun. Tresna berri hau gehitzen da Ficobak martxan dauzkan 10 web orrialdeetara, Ficoba berak bultzatutako azoketako bakoitzagatik web bat baitauka (Abla, Bioterra, Construcoba, Equipa, e-xpologística, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, Ficoauto eta Mendiexpo), eta Web korporatiboa eta ekitaldi-ataria ere badauka.

Hasieratik, Ficobak sentsibilitate berezia eduki du Internet bidezko komunikazioarekin, eta aurki, bere web orriak milioi 1 bisitarira helduko da. Bloga sortuta, Ficobak beste urrats bat eman nahi du, eta web 2.0 unibertsoan sartu, Internet ulertzeko beste modu bat baita, erabiltzaileen komunitateetan oinarritua, haien artean informazioa arin trukatzea sustatzen duena. Web 2.0 delakoak aukera ematen du, beraz, informazioa bi norabidetan ibil dadin. Ander Sarratea Ficobako zuzendari teknikoaren hitzetan, “Gizatartu egin nahi dugu Ficoba proiektua, izaera instituzionalagoa daukan informazioaren mugak gaindituz. Metafora bat erabiliz, gure asmoa da artikuluak ereitea, Ficobaren proiektu honetan modu batera edo bestera parte hartzen duten haien guztien iritzien uzta biltzeko.

Hori lortzeko, Ficobako profesionalak berak izango dira Blog honetan gai askori buruz idatziko dutenak, ekitaldi ugari antolatu eta milaka pertsona igarotzen diren barruti batek berezko dituen bitxikerietatik hasita, mota guztietako gertaerak egia bihurtzen espezialista den antolakuntza baten ezagutzak ororen artean partekatzeraino.

Ibilbidea orain hasi behar duen Bloga lehen urratsa da Ficoba Web 2.0 delakoan sartzeko; izan ere, asmoa da etorkizun hurbilean filosofia parte-hartzaile hori erakustazokak bultzatutako web guztietara hedatzea.

Blogak, Ficobatik sortzen den komunikazio oro bezala, Erakustazokako hiru hizkuntza ofizialetan egindako artikuluak edukiko ditu; alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, helburua baita jarduera guztien mugaz gaindiko izaera sendotuz segitzea.

2009ko egutegia
Gaur egun, Ficobak guztira 12 hitzordu handi hitzartuta ditu bertako pabiloietan egiteko.

• XV. Ibilgailu Klasikoen Erakusketa martxoak 28-29
• XXX. Gipuzkoako Txakurren Erakusketa Nazioartekoa apirilak 26
• Krea Bidasoa, Ekimena, Berrikuntza eta Sormenaren Erakustazoka. apirilak 29-30
• VI. Bioterra. ekainak 5-7
• IV Sportjam, Surf eta Skate Azoka Europarra irailean
• Exfilna, Filatelia Erakusketa Nazionala. urriak 6-12
• II. Ongi Etorri. urrian
• IV. Nazioarteko Katu Erakusketa urriak 24-25
• VI. Mendiexpo. Urriaren 31tik azaroaren 1era
• IV. Construcoba. azaroak 19-21
• III. Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka abenduak 5-8
• VI. Eguberrietako Haur Parkea 2009ko abendutik 2010 urtarrilera

Nahiz eta krisi ekonomiko batean izan, beste ekitaldi mota baterako kontratazioa ere erritmo onean hasi da Ficoban. Orain arte baieztatu diren ekitaldiek 203 eguneko okupazioa suposatzen dute (%55)



 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu