 |
|
 |
FICOBAK BERE BLOGA ATERA DU: http://blog.ficoba.org |
|
18/03/2009 • Ficoba Gipuzkoako Erakustazokak Interneteko bere komunikazio-estrategia zabaltzen segitzen du, Blog bat aterata. Sarean beste leiho bat da, eta haren bidez, |
|
 |
|
Ficobak oraindik gehiago hurbildu nahi du jende ororengana –bisitariak, erakusketariak, bezeroak, hornitzaileak eta gizartea orokorrean–, komunikazio ez hain formal baten bitartez, gainera aukera ematen baitu zure iritzia eman dezazun eta zure iruzkinak internautarenera helaraz ditzazun. Tresna berria da, Ficobak martxan dauzkan 9 webaz gainera sortua, Ficoba berak bultzatutako azoketako bakoitzagatik web bat baitauka (Abla, Bioterra, Construcoba, Equipa, e-xpologística, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka, Ficoauto eta Mendiexpo), eta Web korporatiboa ere badauka.
Hasieratik, Ficobak sentsibilitate berezia eduki du Internet bidezko komunikazioarekin, eta aurki, bere Web orria milioi 1 bisitarira helduko da. Bloga sortuta, Ficobak beste urrats bat eman nahi du, eta web 2.0 unibertsoan sartu, Internet ulertzeko beste modu bat baita, erabiltzaileen komunitateetan oinarritua, haien artean informazioa arin trukatzea sustatzen duena. Web 2.0 delakoak aukera ematen du, beraz, informazioa bi norabidetan ibil dadin. Ander Sarratea Ficobako zuzendari teknikoaren hitzetan, “Gizatiartu egin nahi dugu Ficoba proiektua, izaera instituzionalagoa daukan informazioaren mugak gaindituz. Metafora bat erabiliz, gure asmoa da artikuluak ereitea, Ficobaren proiektu honetan modu batera edo bestera parte hartzen duten haien guztien iritzien uzta biltzeko.
Hori lortzeko, Ficobako profesionalak berak izango dira Blog honetan gai askori buruz idatziko dutenak, ekitaldi ugari antolatu eta milaka pertsona igarotzen diren barruti batek berezko dituen bitxikerietatik hasita, mota guztietako gertaerak egia bihurtzen espezialista den antolakuntza baten ezagutzak ororen artean partekatzeraino.
Ibilbidea orain hasi behar duen Bloga lehen urratsa da Ficoba Web 2.0 delakoan sartzeko; izan ere, asmoa da etorkizun hurbilean filosofia parte-hartzaile hori erakustazokak bultzatutako Web guztietara hedatzea.
Blogak, Ficobatik sortzen den komunikazio oro bezala, Erakustazokako hiru hizkuntza ofizialetan egindako artikuluak edukiko ditu; alegia, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez, helburua baita jarduera guztien mugaz gaindiko izaera sendotuz segitzea.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |