|
Ostegun goizean, hilak 26, 100 bitartekari baino gehiago bilduko dira Erakustazokako auditorioan 2008ko ekitaldiko balantzea egiteko eta 2009ko kanpainaren nondik-norakoak ezagutzeko. Iñigo Lavadoren jatetxean egingo den bazkari batekin emango zaio amaiera egunari. Mutua General de Seguros, 1907an sortua, prima finkoko aseguru eta berraseguru Mutua bat da, segurtasun zerbitzu integrala ematen duena bizitza pribatuko zein profesionaleko alor guztietan. Gaur egun laugarren mutua da Espainian; indar handia dauka estatu osoan, eta 690 langile eta 3.000 bitartekaritik gora dauzka.
|