|
Erakusketari-kopuru handiagoaz, gainera. Aurten 67 erakusketari izango dira azokan, 2007an izan ziren 44 erakustarien aldean.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak plan alternatibo bilakatu nahi du; hain zuzen ere espazio bakar batean eskaintza komertzial zabala topatu nahi duten pertsona guztiei dago zuzendua, eta bereziki oso erakargarria izango da umeak hainbat jardueraz disfrutatzen ari diren bitartean erosketak egiteko aprobetxatu nahi duten familientzat. Jardueren artean, puzgarriak aipatzekoak dira, zeinak pabiloietan jarriko baitira, eta egunero doan eskainiko den txokolate jatea ere bai.
Elikagaiak eta gastronomia, osasuna eta edergintza, dekorazioa, turismoa, aisia eta denbora librea, artisautza, moda eta osagarriak, eta etxeko gauzak dira Ficobara hurbiltzen diren bisitariek aurkituko dituzten proposamenetako batzuk. Aurten aipagarria da erakusketarien gehikuntza, gastronomiaren atalean bereziki, zeinetan Bidasoaren bi aldeetako produktu aukera zabala eskainiko baita: taloak, foiea, euskal pastelak, sagardoa, gozokiak, hestebeteak, ardoa eta olioa Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azoka honetara, beren gastronomia-eskaintza erakusteko asmoz, Galiziatik eta Errioxatik etortzen diren hainbat erakusketarik ere parte hartuko dute.
Erakusketaren eskaintza zabalaz gain, Gipuzkoako Jaiotzagileen Elkarteak antolatutako erakusketa bat ikusteko aukera izango dute bisitariek; gainera, modan dauden kontsolak erabiltzeko duten trebezia erakutsiko ahalko dute eta Ficoban asteburuan zehar egingo diren animazio jarduerez gozatu ahalko dute.
Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak ordutegi jarraian irekiko ditu ateak; 11:00etatik 20:00etara, eta sarreraren prezioa 2 eurokoa izango da. Umeak doan.
Komikiaren Erakusketa Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokarekin batera, Ficoban, abenduaren 6tik 8ra, Komikiaren Erakusketa egingo da. Ekitaldia 1. pabiloian egingo da, jarduera askotariko proposamenarekin. Erakusketa guneaz gain, komiki modalitateen inguruko hainbat tailer burutuko dira, hitzaldiak, bisitaldi gidatuak, bideojoko lehiaketak, txapelketak eta erakusketak; horiekin guztiekin primeran pasako dute komikizaleek. Tailer eta lehiaketa guztiak doan izango dira.
Martindozena Gaztelekuak, Irungo Udaleko Hezkuntza, Kultura eta Gazteria arloak, Poker FACEk eta Ficobak bideratu dute ekitaldi hau.
Komikiaren Erakusketaren aurkezpen ofiziala antolatzaileek datorren astelehenean, abenduaren 1ean, 11:00etan, Ficoban egingo duten prentsaurrekoan izango da. http://expo.ficoba.org
|