|
Stand-kopuruaren aldetik, 2007an 20 izan ziren, eta 2008an, berriz, 31. Eta azkenik, erakusketa-azalera 300 m2 gehiago izan da. Balantze bikain honek Gipuzkoako mendi-azoka dekanoa sasoi onean dagoela berresten du.
Igandean bildu ziren bisitari gehien, 4.000 lagun. Parte-hartze handiena izan duten jardueren artean, kirol nautiko eta akuatikoekin zerikusia izan duten proposamen berriak daude, Urexpo aretoaren markoan lehen aldiz egin baitira Mendiexporen paraleloan. Haien artean, Ficobako kanpoaldeko erakusketa-gunean jarritako igerilekuan egin diren jarduerak nabarmendu dira. Haietan, bisitariek aukera izan dute urpekaritzan hasteko eta piraguismoko hainbat teknika ikasteko. Horrez gainera, ohiz bezala jendeak ondo erantzun die Mendiexpon parte hartu duten mendizale ospetsuen proiekzio eta hitzaldiei. Era berean, esan beharra dago jendeak harrera ona egin diola “burduntzi”aren ospakizunari. Guztira, ia 300 kilo txekor banatu ziren, Eusko Labeldunak, Kalitatea Fundazioak emanda.
Erakusketarien balorazioari dagokionez, nabarmendu behar da oso-oso positiboa izan dela. Haiek ere pozik agertu dira azoka bi egunetara murriztuta, aurreko edizioetako hiru egunen ordez, zeren eta bisitari kopurua ez murrizteaz gainera Mendiexpora etortzen den jende-kopurua haziz doan joera sendotu baita.
Bisitarien jatorriari dagokionez, Mendiexpok berriz berretsi du deialdi-gaitasuna daukala Gipuzkoan nahiz Gipuzkoatik kanpo. Gehienak Gipuzkoakoak izan badira ere, guztizkoaren %72, bisitari asko zenbatu dira Bizkaitik, Arabatik, Nafarroatik eta Iparraldetik etorritakoak ere. Gipuzkoako bisitarien banaketari dagokionez, %27 Irun eta Hondarribikoak izan dira, %35 Donostialdekoak, eta %37 lurraldeko gainerako tokietakoak.
Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org http://mendiexpo.ficoba.org
|