|
2008an ere goranzko joerarekin jarraitzen du Mendiexpo azokak, stand kopurua goraka ere doan neurrian: 2007an 20 ziren eta aurten, 31. Gehitze hori azokaren azaleran ere ikusi da, aurten 1.300 m2-kora iritsiko baita.
Bestalde, Mendiexpok duen bokazio hedatzailearekin bat etorriz, lehen mailako 14 proiekzio eta hitzaldi prestatu ditu. Haien artean, gaur egun erreferentzia diren bi mendizaleen esku hartzea, Edurne Pasaban eta Alberto Iñurrategi, nabarmentzen direlarik. Proposamen horiei beste 16 jarduera gehitu behar zaizkie; haien artean, hainbat erakusketa, ikastaro, mendi ibilaldi, boulder lehiaketa, piragua-irteera, (lehen aldiz) urpean igeri egite eta bigarren eskuko material gogorraren azoka txikia. Jarduera guzti horiek jende ororentzako egokia den jai handi bat bilakatuko dute Mendiexpo.
Azokaren inaugurazioa urriaren 25ean, larunbatean, 12:00etan izango da, eta Carlos Ruiz Kutxako Gizartekintzaren zuzendaria eta Ander Elosegi piraguista olinpikoa izango dira buru.
Hasieratik, mendia eta eskia izan dira Mendiexporen gune nagusienak. Iaz bidaiak eta abentura-kirolak gehitu ziren. Aurten, azokaren bosgarren edizioarekin bat etorriz eta daukan posizioa finkatzen jarraitzeko zein kirola praktikatzen duen publikoaren gero eta anitzagoak diren gustuei erantzun bat emateko asmoz, Mendiexporekin batera Urexpo erakusketa antolatuko da paraleloki; espazio osagarri horretan uretako jarduera guztiak izango dira protagonista: urpekaritza, piraguismoa, bela, eta beste batzuk ere bai.
Urexpo azokaren presentzia ere islatuko da antolatuko diren jarduera paraleloetan; adibidez, 16x8 m-ko igerileku bat instalatuko da Ficobako pabiloietan, nahi duten 12 urtetik gorako guztiek lehenengo aldiz urpean igeri egin dezaten Hondarribiko Izurde elkarteko (urpeko igeriketarako elkartea) profesionalen laguntzarekin. Horrekin batera, eskimotaje erakustaldiak eta ikastaroak ere emango dira. Eskimotajea piraguismoan irakasten den lehenengo teknika da eta oso garrantzitsua da nork bere burua erreskatatzeko; teknika honekin, irauli egin ondoren, piraguan buelta ematen irakasten da. Santiagotarrak klubaren eskutik burutuko da jarduera hau. Proposamen hauekin batera, hauek ere gauzatuko dira: proiekzio bat, Donostiako Urpeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren eskutik; piragua-irteera bat Bidasoa ibaian zehar, helduentzat eta haurrentzat, eta Donostiako Aquariumeko tanketan murgiltzeko zozketa bat ere bai.
Gustu guztietarako proiekzioak eta hitzaldiak Kontrastatuko kalitatezko proiekzio eta hitzaldi programa bat burutuko da Mendiexpon, zeinetan 8.000 lagunetik gora parte hartu baitute aurreko ediziotan. Arrakasta handia publikoaren aldetik, proposatzen den tematikan ere oinarritua. Aurten ere mendia, espeleologia, bidaiak, eskia eta snowboarda izango dira gai nagusiak.
Himalaiatik ia zuzenean, Edurne Pasaban iritsiko da Mendiexpora. Mendizale euskaldunak duela gutxitxo Manaslu gehitu du “zortzimilakoez” osatutako curriculum zabalera. Proiekzio batekin parte hartuko du, bertan urratsez urrats jakin ahalko dugu nolakoa izan den bere hamargarren zortzimilakorako igoera (Dhaulagiri).
Beste mendizale euskaldun handi bat, Alberto Iñurrategi, berriz etorriko da Mendiexpora. “Kamera begiradak” proiekzioarekin. Azterketa sakon bat da, eszenatoki exotikoetara doan mendizale baten ezaugarriaz eta arrakasta lortzen duen kirolariaz.
Gainera, Felipe Uriarterekin (Mendiak eta Herriak) Lenin gailurrera igoko gara (Kyrgysztan); Chistophe Delachat-en eskutik eta "Itzaleko karabanak” filmaren bidez, Saint Gervais-eko erreskate-talde bateko kideen historia ezagutuko dugu eta Joxe Ramon Agirreren eskutik, Broad Peak-era igoko gara (8.047m) Pakistanen, gero parapentean jaisteko.
Mendia utzi gabe, baina elkartasun bira bat emanez, Felix Iñurrategi-Baltistan Fundazioak –Machulu herriari eta ingurukoei laguntzeko eta haien bizi-baldintzak hobetzeko fundazioa– Pakistango leku hartan burutzen ari diren proiektuen egoera ezagutzera emango du.
Eskia, abentura, bidaiak eta beste proposamen batzuk Eskia Euskadin sartu zeneko mendeurrenean kirol horrek izan duen bilakaera da Mendiexporen beste proposamenetako bat, eta horretaz gainera, “Yeahh love" filmaren estreinaldia izango da, bereziki snowboard maite dutenentzat. Nazioartean ospea duen Iker Fernandez snowboarder donostiarrak aurkeztuko du filma.
Bidaiak nahiago dituztenentzat, Mendiexpok eskaintza zabala programatu du: basamortura bidaiatu ahal izango dugu Luis Anguloren eskutik; Hego Amerikako Atlantikoa zeharkatu, Eneko Etxebarrietaren eta Miyuki Okaberen eskutik; aholku praktikoak jakin munduari bira eman nahi diotenentzako.
Ekintza praktikoak Ekintzara pasa nahi dutenentzat, hainbat aukera eskaintzen dizkie Mendiexpok. GPS ikastaro bat eta lehen sorospenetako ikastaro bat, Gurutze Gorriko kideek emana; baita urteroko Mendiexpo Ibilaldia ere, Irungo Mendizaleak elkartearen eskutik. Aurten ibilaldi horren bosgarren edizioa izango da eta Ficobaren eta Zibururen artean egingo da. Bestalde, ez da ahaztu behar rappelean lehenengo urratsak emateko aukera ere eskainiko dela, Mendiak eta Herriak mendi gidarien laguntzarekin.
Boulderraren III. Nazioarteko Opena Urriaren 25ean izango da Boulderraren III. Nazioarteko Opena (emakumeen eta gizonezkoen kategoriak, 16 urtetik gorakoentzako). Gertakari horretan, boulderreko eskalatzaile onenek parte hartuko dute. Beren trebezia erakusteko aukera izango dute Euskal Mendizaleen Federazioak eskalatzeko jarri dituen eta bost metrorainoko altuera duten egitura ikusgarrietan.
Mendiexpon, umeentzako aukerak ere bai Zaletasuna sortzea Mendiexpok dituen helburuetako bat ere bada. Hori dela eta, urtero umeak protagonista diren proiekzio bat eskaintzen da, zeina ikasleei baitago zuzendua, bereziki. Oraingo honetan, protagonisten eskutik ikusi ahalko dute 2007ko udan, 5 helduk eta 2 haurrek txirrindaz burutu zuten bidaia, Danubio ibaiaren ertzeetatik.
Gainera, 3. pabiloian bisitari gazteenek adrenalina kanporatu ahalko dute eskalada-murrruan, txikienentzako eskalada-murru puzgarrian, zubi tibetarrean eta tirolinan. Kirolaren praktika “teknologikoa” nahiago dutenentzat, 8 Wii kontsolaz osatutako stand bat dute 2. pabiloian.
“Ukitu” gastronomikoa Kirola praktikatzeak jendea gosetu egiten duenez, urriaren 26an, igandean, eguerdiko 12:00etan, burduntzi zaporetsu bat dastatu ahalko dute azokako bisitari guztiek. Kalitatea Fundazioak emango dituen 200 kilo txekor-haragia erreko dira. 1.200 razio haragi errea baino gehiago prestatuko dira, eta doan jan ahal izango dira. Goizean goiz hasiko da burduntzia prestatzen, 12 bat ordu behar baitira haragia bere puntuan egon dadin.
Datu praktikoak Mendiexpok ordutegi jarraian irekiko ditu ateak; larunbat eta igandean, 10:00etatik 20:00etara. Sarrerak 2 euro balioko du, eta doan izango da 12 urtetik beherakoentzat.
Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org http://mendiexpo.ficoba.org
|