FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  1.200 LAGUNENTZAKO BURRUNTZI BATEK UKITU GASTRONOMIKOA EMANGO DIO MENDIEXPO 2008 EKITALDIARI
 
20/10/2008 • Mendiexporen V. edizioan ere proposamen berriak egingo dira jarduera paraleloen programaren barruan. Urriaren 26an, igandean, eguerdiko 12:00etan, burruntzi zaporetsu bat dastatu ahalko dute azokako bisitari guztiek.
 
   
handitu

Kalitatea Fundazioak emango dituen 200 kilo txekor-haragia erreko dira. 1.200 razio haragi errea baino gehiago prestatuko dira, eta doan jan ahal izango dira. Goizean goiz hasiko da burruntzia prestatzen, 12 bat ordu behar baitira haragia bere puntuan egon dadin.

Baina berritasunak ez dira hor bukatzen. Gainera, asteburuan, 16x8 m-ko igerileku bat instalatuko da Ficobako pabiloietan, nahi duten 12 urtetik gorako guztiek urpean igeri egin dezaten Hondarribiko Izurde elkarteko (urpeko igeriketarako elkartea) profesionalen laguntzarekin. Hainbat erakustaldi eta eskimotaje ikastaro emateko erabiliko da igerilekua. Piraguismoan irakasten den lehenengo teknika da eskimotajea eta oso garrantzitsua da nork bere burua erreskatatzeko; teknika honekin, irauli egin ondoren, piraguan buelta ematen irakasten da. Oraingoan, Irungo Santiagotarrak Klubeko kideak arduratuko dira.

Jarduera hori Urexpo egitarauaren barnean dago. Urexpo erakustaldia Mendiexporekin batera egingo da. Ureko jarduerak zein ekintza nautikoak izango dira protagonista, urpekaritzarekin, piraguismoarekin, belarekin, eta beste batzuekin batera.

Burruntziak eta uretako jarduetarako igerilekuak osatuko dituzte Mendiexporen V. edizioko jarduera paraleloak. Egitarauan 30 jarduera baino gehiago daude, zeinetan, aurreko edizioetan bezala, hitzaldiak eta proiekzioak nabarmentzen baitira, guztiak ere oraingo mendizale ezagunenen eskutik. Aurten hauek bisitatuko gaituzte, besteak beste: Edurne Pasabanek (Manaslu igo ondoren) eta Alberto Iñurrategik.

Beste kirol modalitate batzuetako ordezkari aipagarri batzuek ere bisitatuko gaituzte, beste batzuen artean: Iker Fernández snowboarder donostiarrak eta José Luis Angulo, Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabe abenturazale eta bidaiariek.

Era berean, Mendiexporen urteko hitzorduan izango dira GPS ikastaro ohizkoa, Mendiexpo ibilaldiaren bosgarren edizioa, bigarren eskuko material gogorraren azoka txikia edo eskalada-murrru puzgarria, zubi tibetarra eta tirolina txikienentzako; eta Nazioarteko Boulderraren Opena (III. edizioa).

Azken batean, Mendiexpora abiatzen diren bisitari guztiek (haurrak, gazteak, helduak), gero eta handiagoa den erakusketa-eskaintza zabalarekin batera, beren neurriko jarduerak aurkituko dituzte. Kontuan hartu behar da aurten 2007ko edizioan baino 10 stand gehiago izango direla.

Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org




 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu