FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  MENDIEXPO 2008, URRIAREN 25TIK 26RA BITARTEAN, FICOBAN.
 
08/07/2008 • Mendiexpo Ficobak bultzatzen duen azoka nagusienetakoak bere bosgarren urtemuga egingo du aurten. Hainbat berrikuntzarekin, gainera. Alde batetik, azokaldia motzagoa izango da intentsitate handiagoa lortzeko eta hobeto erantzuteko erakusketarien beharretara.
 
   
handitu

Bestalde, Mendiexpok bere ohiko eskaintzari -mendia, eskia, abentura eta bidaiak- ur-kirolak gehituko dizkio.

Bere bosgarren urtemugan, Mendiexpok bere nortasun-ezaugarriak mantentzen ditu aurreko edizioetan erakusketarien aldetik zein publikoaren aldetik hain emaitza egokiak eman dituen bokazio mendizalearekin eta eskiatzailearekin lotuta, zeinek Mendiexpo bere sektoreko erreferentziazko azoka bilakatu baitute penintsularen iparraldean.

Kontua da aurreko lau edizioetan, Mendiexpok 34.000 bisitarien eta 210 erakusketarien interesa sortu zuela. Datu horiei 8.000 pertsona baino gehiago bildu duen Mendiexpoko dibulgaziozko proposamenari, alegia hitzaldiei, proiekzioei eta jarduera paraleloei urtez urteko bultzada erantsi behar zaie.

Daukan posizioa finkatzen jarraitzeko eta kirola praktikatzen duen publikoaren gero eta anitzagoak diren gustuei erantzun bat emateko, Mendiexporekin batera Urexpo erakusketa antolatuko da paraleloki; espazio osagarri horretan uretako jarduera guztiak izango dira protagonista: urpekaritza, piraguismoa, bela, eta beste batzuk ere bai.

Hasita dago Mendiexporako merkaturatzeko kanpaina, aurten prezio bereziak eskainiko dira azokaren bosgarren urtemuga dela eta, eta bestalde, azokarekin batera antolatzen diren jarduera paraleloen programa zehazten hasi da. Oraingoz, bi mendizale gailenen presentzia baieztatu ahal izan da, alegia Alberto Iñurrategi eta Juanito Oiarzabalen presentzia.


Informazio gehiago: mendiexpo@ficoba.org
http://mendiexpo.ficoba.org




 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu