FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  JENDEZ GAINEZKA BIOTERRAREN V. EDIZIOA: 7.900 LAGUNEK BISITATU DUTE AZOKA
 
09/06/2008 • BIOTERRA 2008k gainditu egin ditu espektatiba guztiak eta edizio hau produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren azokaren ediziorik bisitatuena bilakatu da.
 
   
handitu
Guztira 7.900 pertsona izan dira, iaz baino %37 gehiago, asteburu honetan Bioterran parte hartu duten 110 erakusketariek erakutsi duten eskaintza lehen eskutik ezagutzera Ficobara etorri direnak.

Bioterraren V. edizioak jende artean izan duen harrera bikainari azokak gainerako parametroetan izandako igoera gehitu behar zaio, izan ere aurtengo kopuruek -83 stand, 110 erakusketari, 1.100 metro kontratatuak- erakusten dute Bioterra jadanik finkatutako azoka dela. Ez inguru hurbilean soilik, Estatu osoan baizik. Gaur egun esan daiteke Bioterra sektore ekologikoan erreferentzia diren hiru azoketako bat dela. Ildo horretatik azpimarratzekoa da Bioterrak beste Autonomia Erkidegoetako erakusketarien artean piztu duen interesa. Kontua da edizio honetan erakusketari gipuzkoarrak guztien %24 izan direla eta Euskal Erkidegoko gainerakoak %13.

Bisitariak etengabe etorri dira asteburu osoan zehar, baina, zalantzarik gabe, igandea izan da publiko gehien izan den eguna. Egun horretan 4.500 pertsona etorri ziren Erakustazokara erakus-eskaintza zabalak eta antolatutako jarduera paraleloko guztiek erakarrita. Bereziki Japoniatik zuzenean Bioterran parte hartzeko etorri zen Masaru Emoto aditu japoniarraren presentziak erakarrita, haren hitzaldiak 600 lagun baino gehiago bildu baitzituen. Bere hitzaldian ura, bere aldagai guztietan, zaintzera eta errespetatzera animatu zuen jendea, hori delako haren ustetan gizakiak bizirik irauteko formula.

Igandeko gauza erakargarrietako beste bat “Euskal-Herriko I. Paella Ekologiko Erraldoia” egitea izan zen. Ekitaldi horretarako etorri ziren espres chef garrantzitsu hauek: Martín Berasategi, Iñigo Lavado eta Arnaud Daguin. Ekimena arrakastatsua izan zen erabat eta 2.000 bazkaldarrek dastatu ahal izan zuten.

Bestalde, erakusketariek egindako balorazioari dagokionez, esan behar da horiek oso kontentu azaldu direla Bioterrari publikoak eman dion babesagatik eta asteburu osoan azokak izan duen aktibitateagatik.


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu