 |
|
 |
LANKIDETZA HITZARMEN BERRI BAT SINATU DUTE FICOBAK ETA GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAK |
|
02/06/2008 • Ficoba Fundazioaren presidente José Antonio Santano jaunak eta Iñaki Galdosek, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako ahaldunak, hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean Ficoban; hitzarmen horretan Foru Erakundeak 160.000 euroko lankidetzarekin hartuko du parte erakustazokako jarduera sustatzeko. |
|
 |
|
Hitzarmenak urtebeteko indarraldia du; eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Ficobaren arteko lankidetza marko bat ezartzea du helburu globala lehiaketa komertzialak, azokak, erakusketak eta erakustaldiak egiteko; Ficobak antolatzen dituen guztiek eragina izan baitezakete Gipuzkoaren irudian eta sustapenean, ekonomiari zein turismoari dagokienez.
Ficoba Fundazioaren presidente José Antonio Santano jaunak bere mintzaldian adierazi du gauza guztien gainetik, Ficoba Gipuzkoa osoarentzako proiektua dela eta erakundeen lankidetza eta laguntza behar duela sendotzeko.
Bere aldetik, Kiroletako eta Kanpo Ekintzako ahaldunak gogoratu du Ficobaren eta Foru Aldundiaren arteko lankidetzarekin aurrera egitea dakarrela hitzarmena sinatzeak; orain arte 2002-2008 aldirako sinatutako hitzarmen batean zegoen zehaztua bi erakundeen arteko lankidetza. Era berean adierazi du Ficoba erakunde garrantzitsua eta estrategikoa dela Gipuzkoarentzat, batez ere helburu batzuei begira; haien artean, turismoa ohikoak ez diren aldietan egitera bultzatzean eta mugaz gaindiko lankidetzan.
Hitzarmenaren indarraldiari dagokionez (urtebetekoa), Santanok eta Galdosek adierazi dute horren arrazoia dela beste lankidetza-estrategia batzuk aztertzen ari direla Ficobaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean, azken batean bi erakundeen harremana indartzeko eta sendotzeko.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |