FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  PARAMETRO GUZTIAK HAZTEN ARI DIRA BIOTERRA 2008RAKO ETA GIPUZKOAKO AZOKA HANDIENA BILAKATU DA BIOTERRA, ERAKUSKETARI KOPURUA KONTUAN HARTZEN BADA
 
30/05/2008 • Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azokak, aurten, bosgarren edizioa du, Ficobak bultzatu dituen azoka guztien artean tradizio handieneko azoka bilakatuz. Osasun osoz iritsi da azoka urtemuga honetara.
 
   
handitu

Nahikoa da lehenengo edizioko hainbat parametro aurtengo parametroekin alderatzea. Stand kopurua, 47tik 83ra pasa da; erakusketariena, 72tik 110era, eta kontratatutako metro kopurua 620tik 1.100ra. Datu hauek guztiz aldekoak dira, eta horiez gain, kontuan hartu behar da batetik azokak sortzen duen interesa eta, bestetik, azokak beste kokagune geografikoetako erakusketariak erakartzeko duen gaitasuna. Aurten, erakusketarien %80a Gipuzkoatik kanpo datoz, eta horrek eragina zuzena du ingurumenean, hain zuzen ere gau-emateen kopuruan eta beste zerbitzu batzuetan antzemango baita.

Edizio berezi honetan, hauen presentzia izango du Bioterrak: Gonzalo Sáenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua eta Tomás Larrañaga Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko presidentea.

Duela bost urte sortu zen Bioterra, hazten ari den sektore ekologikoari tratamendu profesionala eskaintzeko asmoz eta, aldi berean, estatu mailan erreferentziazko topagunea bilaka dadin.

Denbora horretan, helburu gehienak bete ditu Bioterrak. Hasierako nortasun ekologikoa mantendu du, sektoreko elkarte eta operadore espezializatuek osatutako batzorde antolatzaileak bermatuta; gainera, egin diren aurreko lau edizioetan 23.000 bisitari inguru erakarri dira, eta haietatik 6.000 pertsonak parte hartu dute azokak antolatu dituen jardunaldi paraleloetan.

Era berean, estatu mailako azoka gisa finkatzen ari dela adierazten digute datuek. Gipuzkoatik kanpo datozen erakusketarien kopurua goraka doa. Edizio honetan, erakusketari gipuzkoarrak guztien %24a izango dira eta Euskal Erkidegoko gainerakoak %13a. Gainerako %60a beste erkidego autonomoetatik dator. Aipamen berezia merezi dute erakusketari katalanek, zeinek guztiaren %20a osatzen baitute. Bestalde, aipatu behar da Nafarroatik datorrela erakusketarien %10a, %6a Frantziatik eta %6a Madrileko Erkidegotik. Gainerakoak Andaluziatik, Asturiasetik, Gaztela-Leonetik, Valentziako Erkidegotik, Errioxatik, Mallorkatik eta Murtziatik datoz.

Haiek guztiek aukera zabala ekarriko dute produktu ekologikoetan Bioterrara; besteak beste, elikadura, %100ean organikoak diren ehunak, kosmetika ekologikoa, bioeraikuntzarako materialak eta soluzioak, energia berriztagarrien instalazioak eta hondakinen kudeaketa ekologikoa.

Naturall, beste eragingarri bat Ficobara hurbiltzeko
Iaztik, eta Bioterrarekin paraleloki, Naturall Osasunaren eta Ongizatearen Gunea sartu du programazioan Ficobak, honako sektore hauek ordezkatuta: kosmetika eta higiene naturala, sendagai naturalak, ekoturismoa, ehungintza eta osagai naturalak, habitat osasungarria eta terapia naturaletarako osagarriak, besteak beste. Azken batean, Bioterra bisitatzen dutenentzako osagarriak eta interesgarriak diren sektoreak izanik, ezin zuten parte hartu azoka ekologiko batean, kontzeptu hori zorrozki ulertuta behintzat ez, horrelako azoketan parte hartu ahal izateko parte hartzaileek ekarri behar baitute beren produktuen eta zerbitzuen egiaztagiri ekologikoa, eman beharreko lehen urrats gisa.

Naturall erakusketa-gunea doan izango diren erakustaldi hauekin osatuko da edizio honetan: reikia, Bach-en loreak, aurikuloterapia eta oin-erreflexologia.

Jarduera paraleloak
Jarduerez josita dator Bioterraren bosgarren edizio hau. Erakutsiko den eskaintza zabalarekin batera, 25 proposamen eskainiko dira: hitzaldiak, tailerrak, filmak eta erakusketak.

Baina, zalantzarik gabe, aurten mundu mailako aditu ezagun baten presentzia nabarmendu behar da. Igandean, 12:00etan, Masaru Emoto japoniarrak “Uraren ezkutuko mezuak” izenburuko hitzaldia emango du Ficobako Auditorioan.

Japoniatik Bioterrara zuzenean etorriko den Emotok hitzen, soinuen, irudien edo sentimenduen eragina uretan ikertzen eman du bere lan-ibilbidearen zati handi batean. Ikerketatik atera dituen ondorioek bultzatuta esan du ura, bizitzarentzako ezinbestekoa den elementua, gure emozioen eta pentsamenduen arabera aldatzen dela, eta gure sentimenduak sentitzeko eta erantzuteko gai dela. Teoria horrek jarraitzaile eta baztertzaile asko ditu, eta azken horien ustez teoria hori ez da oso zientifikoa.

Interes handia sortu dute Maseru Emotoren presentziak eta egin den programazioak Bioterrako ohizko bisitarien artean. Lehenengo egunean, ekainaren 6an, arratsaldean emango zaio hasiera azokari Iñaki Marroquín Grupo Nova Energía taldeko ordezkariarekin eta Yago Torre Energiaren Euskal Erakundeko ordezkariarekin, zeinek biomasa galdarez egindako instalazioei buruz hitz egingo baitute. Ondoren, nekazal ingeniari doktorea eta SEAEko aholkulari teknikoa den José Luis Porcunak (“Landatu zeure klima”) izenburuko hitzaldia emango du. Tailer-hitzaldi batekin amaituko jardunaldia. Ingurumen hezitzailea eta “Consumir menos, vivir mejor” (“Gutxiago kontsumitu, hobeto bizi”) liburuaren egilea den Toni Loiderok hainbat aholku praktiko emango ditu kontsumoa kontzienteagoa izan dadin.

Larunbatean, ekainaren 7an, harmonia emozionala aromaterapiaren laguntzaz gaiaren inguruko hitzaldi batekin hasiko da. Hitzaldia naturopata, aromaterapeuta, reflexologoa eta fisioterapeuta- eta akupuntura-laguntzailea den Ainhoa García Sesmaren eskutik izango da. Ondoren, dietetikan eta elikaduran aditua den Alberto Iturbe doktoreak osasunari eta bizitza osotasunez bizitzeari buruz hitz egingo du. Bestalde, Carlos Martínez Requejo domoterapeutak kutsadura eletromagnetikoari eta gizakion osasunari buruzko hitzaldi bat emango du. Era berean, beste tarte bat izango da turismo arduratsuaz hitz egiteko. Horren inguruan, kazetaria, irakaslea, eta Turismo Justo erakundeko presidentea den Carles Tudurik hitz egingo du. Dekorazioaren eta osasunaren arteko lotura eta feng shuiren garrantzia inguru osasuntsuak lortzeko. Bi gai hauetaz hitz egingo du Iosune Zafra de Juanek.

Bioterra bezalako azoka ekologiko batean ezin dira falta mota horretako produktuen kontsumoarekin lotuta dauden gaiak. Hori dela eta, “Marketing Ecológico” liburuko idazlea eta enpresa-aholkularia den José Vicente Calomardek “¿Por qué compra el consumidor productos ecológicos? Y cómo posicionarse en la venta ecológica” (“Zergatik erosten du kontsumitzaileak produktu ekologikoak? eta zein jarrera hartu salmenta ekologikoaren aurrean”) gaiari buruz hitz egingo du. Karmelo Bizkarra doktorearen hitzaldiarekin amaituko da jardunaldia.

Igandean, Maseru Emotoren presentzia izango da; horretaz aparte, lorezaina eta “La agenda del huerto y el jardín ecológicos” (“Baratzearen agenda ekologikoa eta lorategi ekologikoa”) liburuko egileetako bat den Jesús Arnauren eskutik, lorategian eta eta baratze ekologikoan zentratuko du arreta Bioterrak. Eraikuntza iraunkorra bioeraikuntzaren jarraibideen arabera izango da Petra Jebens-Zirkelek tratatuko duen gaia. Bioeraikuntzan aditua den hizlari hau Alemaniako Baubiologie IBN Institutuko Espainiako aholkularia da. Itziar Saralegi terapia naturaletarako irakasleak euskarazko hitzaldia emango du herritarrek erabiltzen dituzten sendabelarrei buruz. “Glup” euskarazko filmea proiektatuko da. Biologoa eta zientzia-dibulgatzailea den Fernando Jiménez Lópezek “Más allá del cambio climático: un planeta en crisis” (“Klima-aldaketatik haratago: krisian dagoen planeta bat”) hitzaldia emango du. Lore terapeuta den Joseph Guashen “La terapia floral del Dr. Edgard Bach: un sistema de sanación holístico” (“Edgard Bach doktorearen terapia: sendatzeko sistema holistiko bat”) hitzaldiarekin amaituko da igandeko jardunaldia.

Eta gainera... paella ekologiko erraldoia
Bioterra bere urtemuga ospatzen ari da eta hori dela-eta proposamen berriak ekarri ditu aurtengo ediziorako. Ikusgarrienetako bat igandean, ekainaren 8an izango da; 2000 bazkaltiarrek doanik dastatu ahalko duten paella erraldoi bat egingo da produktu ekologikoekin. “Euskal Herriko I. Paella Ekologiko Erraldoia” izena jarri zaion paella honek aparteko atautxiak izango ditu: Martín Berasategi, Azokako jatexeko sukaldariburua den Iñigo Lavado eta Arnaud Daguin Hazparneko “La Ferme Hégia” jatetxeko sukaldariburua (Michelin izar bat dauka).

Erakusketak, filmak eta erakustaldiak
Azokan zehar bisitariek bi erakusketa-proposamen aurkituko dituzte. Aurten Greenpeacek transgenikoei buruzko erakusketa batez parte hartuko du Bioterran. Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko UNESCO katedrak “Ciencias de la tierra en Urdaibai” (“Lurraren zientziak Urdaibain”) izenburuko erakusketarekin parte hartuko du. Gainera, hiru egun horietan, eta etengabe, “The future of food” (“Zer jango dugu bihar?”) filma proiektatuko da.

Azkenik, eta aurreko urteetan bezala, bioeraikuntzari buruzko erakustaldi bat programatu da; oraingo honetan, kare-oreaz estalitako zeramikazko berogailu bat nola eraiki erakutsiko da. Hori guztia eraikin mota horien inguruko azalpenez lagunduta, GEAko (Asociación de Estudios Geobiológicos / Ikerketa geobiologikoak egiten dituen elkartea) kide batek emanak.

Familian ere bisitatu ahal den azoka da
Bioterra azoka mistoa da, hau da, publiko profesionalaren zein publiko orokorraren beharrak asetzeko pentsatuta dago. Baina, bestalde, beren seme-alabekin batera datozen pertsonei arreta handiagoa eskainiko die Bioterrak. Bereziki umeentzako diseinatutako jarduerak aurkituko dituzte Bioterran; haien artean, ingurumenaren aurreko sentsibilizazioa lantzeko umeentzako tailerrak eta, bestalde, hiru egun horietan pabiloiaren barrenean jarriko diren puzgarriak.

Datu praktikoak:
Bioterraren V. edizioak ekainaren 6an, ostiralean, irekiko ditu ateak. Inugurazioa 12:00etan egingo da hauen presentziarekin: Gonzalo Sáenz de Samaniego Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadurako sailburua eta Tomás Larrañaga Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoko presidentea.

10:00etatik 20:00etara izango da azokaren ordutegia, etenik gabe, eta sarreraren prezioa 1 eurokoa izango da, 12 urtetik beherakoentzat doan izango da. Profesionalek doan sartu ahalko dira.

http://bioterra.ficoba.org




 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu