FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  TXAKURZALEEK HITZORDUA DUTE FICOBAN MAIATZAREN 4AN EGINGO DEN TXAKURREN NAZIOARTEKO ERAKUSKETAREN EDIZIO HONETAN
 
30/04/2008 • Arraza eta jatorri guztietako txakurrak bilduko dira asteburu honetan Gipuzkoako Txakurren Elkarteak antolatu duen Txakurren Nazioarteko Erakusketaren XXIX. edizioan.
 
   
handitu
Ekitaldi hau Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan egingo da eta profesionalentzako zein zaletu xumeentzako da, eta jakina, adin guztietako jendearentzako modukoa.

Txakurren Nazioarteko Erakusketa klasikoa da dagoeneko udaberriko agendan. Erakusketa bakar batean lehiaketa nazional eta nazioarteko garrantzitsu bat biltzen du, txakur-hazle profesionalentzako eta nazioarte mailan lehiatzen duten txakurrentzakoa, eta bide batez erakusketa bat egingo da, ikusleek lehen mailako txakurrak ikusteko aukera izan dezaten.

Profesionalentzako hitzordua 09.30ean hasiko da, arrazen eta txakurren arabera egingo diren epaiketekin. Egun luze horren unerik garrantzitsuena 16:00ak aldera izango da, finalak hasten direnean, eta erakusketako txakurrik onenaren hautaketarekin amaituko da. Aurten Erakusketan 800 txakur baino gehiago daude izena emanda; horietatik %50 inguru Frantziakoak dira, baina badira urrutigokoak ere, esate baterako Alemania, Colombia edo Poloniatik datozenak. Jatorri heterogeneoko txakur horiek guztiak nazioarteko epaimahai batek ebaluatuko ditu; bertan epaile espainiarrak, belgikarrak, hungariarrak, italiarrak eta portugaldarrak egongo dira.

Jardunaldian zehar publiko orokorrak Erakustazokan sartzerik izango du. Dena dela, jendeak gehien itxaroten duen unea txakurrak ring-ean erakusten direnekoa izaten da; edizio honetan hori 13.00etatik aurrera izango da.

Erakusketan parte hartuko duten arraza aukera zabalaren artean azpimarratzekoa da arraza “bitxiak” deitu genitzakeen horien presentzia: Ekialdeko Europatik datozen Owczaren Nizinny eta Podhalanski-ak, Ekialdeko Siberiako Laika, Bavierako Mendietako aztarnaria eta Nova Scotia Duck Toming Retriever.

Publiko orokorrarentzat dago irekita Erakusketa. Sarrerak 5 euro balio du helduentzat, eta 2 euro 10 urtetik beherakoentzat.


OHAR GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa-Araudiaren arabera, LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK EZIN DIRA SARTU Erakusketaren esparruan.
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu