 |
|
 |
FICOBA FILATELIA 2009 ERAKUSKETA NAZIONALAREN EGOITZA |
|
27/03/2008 • Filatelia mundua Irunen bilduko da. |
|
 |
|
Filatelia mundua Irunen bilduko da datorren urtean, izan ere hiri hau hautatu baitute ofizialki Filatelia-EXFILNA 2009 Erakusketa Nazionalaren egoitza izateko; lehiaketa izaerako erakusketa horren inguruan biltzen dira, urtero hiri desberdinean, herrialde osoko bildumagile ugari, sarritan balio handiko eta gai eta jatorri askotako beren zigilu-bildumarik onenak aurkezteko aukera hori baliatuz.
Erabakia Filatelia Elkarteen Espainiako Federazioak hartu du batzar nagusian bildurik; guztira 248 elkarte espainiar biltzen dituen Federazio horrek antolatuko du ekitaldi hau, kasu honetan Bidasoako Filatelia eta Numismatika Elkartearen laguntzarekin.
EXFILNA 2009 Ficoban egingo da datorren urteko urriaren hasieran eta publikoak ere, oro har, bisitatzeko aukera izango du. Bildumez gain, pabiloi bat prestatuko da sektore-enpresetako eta erakundeetako 40 bat merkataritza-standen erakusleku izateko, erakundeetako standen artean Erret Moneta Etxea eta Posta ohikoak izaten direlarik. Erakusketa egunetan gaiarekin lotutako beste jarduera batzuk ere izango dira, esate baterako ireki nahi den denboraldi baterako posta-bulegoa.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |