 |
|
 |
GIPUZKOAKO EGUZKI-PLANTA HANDIENA JARRI DU FICOBAK TEILATUAN |
|
30/01/2008 • Dagoeneko, martxan da Energiaren Euskal Erakundeak eguzki energia fotovoltaikoa sortzeko Gipuzkoako Erakustazokan jarri duen planta. 1.100 m2 ditu azaleran, eta energia sortzeko gaitasuna 95,2 Kw pasatsukoa da. Horrenbestez, Gipuzkoako horrelako instalazio garrantzitsuena bihurtu da, eta Estatuko handienetakoa. |
|
 |
|
Ficoban jarri duten plantak 544 eguzki-panel dauzka, bakoitza 175 W-koa, hiru alorretan banatuta; horrela, haietako batean gorabeherarik sortuz gero, ez du eraginik izango gainerakoetan. Urtean 97.104 Kwh-ko potentzia ekoizteko gaitasuna dauka instalazioak; horrek esan nahi du urtean 45 tona CO2 gutxiago isuriko direla atmosferara.
Datu horietan zerikusi handia dauka Erakustazokaren diseinuak berak, iraunkortasunaren irizpideak zituela sortu baitzen. Horrela, eraikina 10 gradu soilik desbideratzen da Ipar-Hego orientaziotik, hori baita egokiena eguzki-izpiak aprobetxatzeko; Ficobaren kasuan, %95ekoa da aprobetxamendu hori.
Eguzki-energia fotovoltaikoaren planta hori EEEk kudeatuta martxan jarri izana Ficoba Fundazioak bultzatutako iraunkortasunerako politikaren markoan dago, eta bere jardueragatik sortutako CO2 isurketak berdintzeko konpromisoarekin bat egiten du. Estrategia hori lehengo maiatzean jarri zuen martxan, Ekopass elkartearekin akordio bat izenpetu ondoren. Ficobak jarduera-ildo horretan sakontzen jarraitu du, eta Erakustazokan ekitaldiak antolatzen dituzten instituzioei, elkarteei eta enpresei egiten dien eskaintzaren barruan, aukera ematen die haien karbono-isuriak ere berdin ditzaten, horrela, beren ekitaldiei dagokienez, karbonoan neutro izatearen kalifikazioa lortzeko.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |