FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABLA 2008AN, KOMUNIKAZIOAREN, DISEINUAREN, MARKETINGAREN ETA HAREN EUSKARRIEN AZKEN JOERAK AURKEZTUKO DITUZTE PRESTIGIO HANDIKO ADITUEK
 
04/12/2007 • Ablaren bigarren edizioa helburu batekin itzultzen da Ficobara. Proposamen bakar batean eta berau sendotzeko asmoz, kalitate handiko azoka eta jardunaldi profesionalak biltzen ditu ekitaldi honek.
 
   
handitu

Erakusketaren atalean, Abla ekimenari ekin baino bi hilabete lehenago esan ahal dugu erritmo onean komertzializatzen ari dela eta sormen- zein ekoizpen-prozesuen gainean, zerbitzu eta produktu aukera handia eskainiko duela. Jardunaldiei dagokienez, dagoeneko ia itxita dago programa, zeina helburu honekin prestatu baita: komunikazioaren, diseinuaren eta marketingaren alor zabala hartzea. Hori bai, aurten ere arreta berezia eskaini zaie enpresa-komunikazioari erantzun egoki eman ahal duten gaiei; hain zuzen ere, enpresa-ehuna osatzen duten konpainia txikiek eta ertainek dituzten komunikazio-beharrei.

Teknikaren joerak
Hiru arlo tematiko handiren inguruan antolatu dira Abla jardunaldiak. Otsailaren 6an, asteazkenean, izaera tekniko hutsa izango dute hitzaldiek, eta joera grafiko berriekin zerikusia duten gaiei helduko zaie. Ricard Casals Arte Grafikoetako Aholkulari Europarren Elkarteko presidentea eta autore ezagunak gai hauek jorratuko ditu: komunikazio grafikoaren etorkizuna, teknolologia berriek eskaintzen dituzten aukera berriak eta horiek arte-grafikoen enpresetan dauzkaten ondorioak. “El futuro de la comunicación gráfica, ¿cross media?” izenburuko hitzaldian azalduko ditu gai horiek. Asteazken berean, AGFA enpresak JDF-JMF teknologia berriak arte grafikoen sektoreari eskaintzen dizkion posibilitateak azalduko dizkie bertara joaten direnei. Gainera, iazko edizioan izandako arrakasta kontuan hartuta, aurten ere Adoberi buruzko mintegi bat programatu da. Aurten, Adobe Creative Suite 3 landuko da. Bukatzeko, Kunsthal Arte Plastikoen eta Diseinuaren Zentroak “Color y tipografía: la incidencia del cromatismo en el valor expresivo del texto” hitzaldia eskainiko du.

Marketingaren eta sormenaren joerak
Otsailaren 7an, ostegunean, marketinga eta sormena izango dira gaiak; gainera, beste batzuen artean, hainbat publizista ezagun izango dira bertan. Guillermo Viglione Dimensión agentziako presidente eta zuzendari sortzaileak “Creatividad eficaz” gaiari buruzko hitzaldia emango du. Dimensión agentziak Donostian du egoitza eta hazkuntza handia izan du. Estatu mailako agentzia handien artean kokatzera iritsi da. Duela gutxi sari berri bat jaso du. Kasu honetan, Euskaltelentzat egin duen kanpainarengatik. Asociación Española de Anunciantes erakundeak emandako “Eficacia de oro” saria jaso du kanpainak. Bere aldetik, 150 sari (nazionalak eta nazioartekoak ) jaso dituen César García López Bob agentziako zuzendari sortzaileak eta publizistak hainbat arau erakutsiko dizkie bertara joaten direnei, kontsumitzaile berriengana iristeko asmoz. Aurrerapen gisa, lehenengo araua ahalik eta gutxien molestatzea dela esan ahal dugu. Abla 2008ko edizioak Moriwase estudio bilbotarraren presentzia izango du. Estilo grafiko berritzailearengatik da ezaguna.

Marketingak ere izango du berezko espazio bat Ablaren jardunaldietan. Otsailaren 7an, ostegunean, hainbat hitzaldi emango dira enpresa txikietako eta ertainetako publikoari zuzenduak. Lehenengoak “La importancia del marketing y la comunicación para la PYME” izenburua du, eta bertan bi ponentzia aurkeztuko dira. Eduardo Creagh Análisis e Investigación bazkide zuzendariak irudiari buruz eta enpresaren tresna estrategikoa den nortasuna korporatiboaren garrantziaz hitz egingo du “La cuestión de los intangibles en la estrategia de comunicación de la empresa” hitzaldian. Bere aldetik, Imanol Muñoz, Lorpen enpresako marketing zuzendariak marketingaren ikuspegi praktiko eta zehatza emango du: nola sortu eta kokatu marka bat, Lorpenen izandako esperientziatik abiatuta. Enpresa horrek Etxalarren (Nafarroa) galtzerdi teknikoak fabrikatzen ditu eta 56 herrialdetan baino gehiagotan saltzen ditu.

Diseinuaren joerak eta metodologia berriak
Otsailaren 8ko (ostirala) jarduneko protagonistak teknologia berriak eta diseinua izango dira. “La estrategia de los espacios audiovisuales en Internet” izango da lehengo proposamena. Hitzaldia Angel Irastorza Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazioaren Gizarteko zuzendaria, eta i-Gipuzkoa 2010 plangintzak informazioaren gizarteari begirako ekimenen artean kokatzen da.

On line estrategia berriak eta horiek marketing estrategietan eskaini ahal dituzten posibilitateak izango da Ablaren beste gaietako bat. Esperientzia berriak ezagutuko dira; haien artean, Flickr argazkiak elkartrukatzeko on line komunitatea; beste batzuen artean, Grupo Alfaren esperientzia zehatza ere emango da ezagutzera.

Azkenik, ostiraleko jardunean, Josep Maria Garrofé diseinugile ospetsuak packaging-aren diseinuen sekretuez hitz egingo du.

Ikus-entzunezko sentsasioak
Aurten, Ablak proposamen berriak eta berritzaileak ekarriko ditu; bisitariei gauza berriak eskaintzeko eta hausnarketen, iritzien eta esperientzien trukaketa-gunea sortzeko. Hori dela eta, Ficobako 1. pabiloian ikus-entzunezko instalazio iraungikorra eskainiko da, eta etengabe ikusi ahalko da azokaldi osoan. Husmee Studio Graphiquek egindako instalazioa da “Reactive!” izenburukoa. Sortzaileen hitzetan, proposamen horren asmoa hartzailearen emozioekin jolastea da, esku-hartzen den espazioa era kromatikoan eta bisualean interpretatuz. Esperientzia oso horretan, fisikoki eta emozionalki elkarreraginean arituko da bisitaria obrarekin.

Erakusketak
Bi erakusketek osatuko dute Abla 2008ko ekitaldi-programa. Espainiako Club de Creativos taldeak antolatutako “La mejor creatividad” Espainian, 2006an hedatu diren komunikazio-pieza onenak ikusteko aukera ematen du. Gainera, “El Sol, Festival Publicitario Iberoamericano” erakusketak lehiaketaren azken edizioetako iragarki onenen selekzio grafikoaren proiekzio integratu bat proposatzen du. Publizitate Agentzien Espainiako Elkarteak laga du Erakusketa hau.


Gehiago jakiteko: http://abla.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu