FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  2.000 BISITARI BAINO GEHIAGO IZAN DIRA CONSTRUCOBA 2007N
 
28/11/2007 • Azaroaren 22tik 24ra, Irungo Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan egin da Construcoba, Eraikuntzaren eta Hiri Ekipamenduaren hirugarren edizioa, eta 2.100 bisitariren partaidetzarekin egin ere, horietako gehienak sektoreko profesionalak.
 
   
handitu
Dena dela ez da ahaztu behar aurten Construcobak lehen aldiz zabaldu dituela ateak era guztietako publikoarentzako. Eta ekimen horri esker 300 bisitari inguru izan direla bertan.

Bisitarien inguruko datuen arabera esan daiteke Construcoba iparralde inguru honetan finkatua dagoela eraikuntza sektoreko azoka-marka bezala. Ficobako gerente Iñigo Marquetek esan duenaren arabera “oso balorazio positiboa egiten dugu Construcobara etorritako bisitari kopuruari dagokionez. Zinez datu ona da oso, sektorearen moteltasuna azokan ere islatuagatik”.

Erakusketarien iritzia ere positiboa da. Aurten ere alderdi positiboenen artean Construcobako bisitariaren kalitate-maila handia dago; horrek harreman komertzialak egiteko bidea ekartzen du, eta askotan, akordio zehatzak lortzekoa.

Balioespen ona izan du azoka jende ororentzat irekia izateak ere. Ekimen hau, lehen esperientzia honen ondotik, errepikatu egingo da Construcobaren datozen edizioetan. Enpresa erakusketariek begi onez ikusi dute nobedade hau; izan ere, zuzenean beren produktuak eta zerbitzuak erosiko lituzkeen azken bezeroarekin harremanetan jartzeko bidea ematen baitie.

Azkenik, azpimarratu behar da 300 pertsona inguruk hartu duela parte Construcobako jardunaldi teknikoetan eta tailerretan. Interes berezia sortu dute jende ororentzako irekia zen Feng-Shuiari buruzko hitzaldiak, eta Santiago Cirugedak, Sevillako arkitekto gazte eta duen konpromiso sozialarengatik ezagunak, emandako hitzaldia.


 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu