 |
|
 |
CONSTRUCOBA 2007, AZOKA PROFESIONALA ORORENTZAKO IREKIA |
|
21/11/2007 • Azaroaren 22tik 24ra, Irungo Ficoba Gipuzkoako Erakustazokan Construcoba, Eraikuntzaren eta Hiri Ekipamenduaren hirugarren edizioa egingo da. |
|
 |
|
Ficoba berriz ere erreferentzia-gune bihurtu da eraikuntzako profesionalentzako, baina baita jende ororentzako ere, aurten lehen aldiz azokak profesional ez den ororentzako ere irekiko baititu ateak azaroaren 24an, eta bi helbururekin egingo du, hain zuzen. Alde batetik, kontsumitzaileek zuzen-zuzenean ezagutu ditzaten sektorearen azken joerak eta berritasunak, etxeetan ere zuzeneko aplikazioa izango baitute. Eta, bestetik, erakusketariak balizko bezeroengana iris daitezen, bai profesionalengana bai azken kontsumitzailearengana.
Construcoba 2007 bisitatzen dutenek Ficobako bi pabiloi hartzen dituen erakusketa ikusiko dute; 35 erakusketari baino gehiago izango dira han. Hainbat lekutatik datoz, eta nabarmentzekoa da %30 baino gehiago Euskadiko Autonomi Erkidegotik kanpokoak direla. Era berean, nabarmentzekoa da erakusketarien %75 eraikuntzako materialak fabrikatzen eta banatzen dituztenak direla. Horrek, eta hainbat eta hainbat sektore ordezkatuko direla kontuan hartuta, aukera ematen du Construcobak erakusketa zabal eta askotarikoa aurkez dezan eraikuntzako azken joeren inguruan.
Honako hauek dira, besteak beste, azokan ordezkatuta dauden sektoreak: akaberak eta pinturak, isolamendua eta iragazkaizpena, igeltserotza, neurri eta prezisio gailuak, arkitektura, interiorismoa eta barne diseinua, arotzeria (egurra, pvc, aluminioa eta metala), klimatizazioa eta berokuntza, dekorazioa eta ekipamendua, domotika, komunikazioa eta segurtasuna, elektrizitatea eta argiteria, jasotze eta garraioa, egiturak, forjatuak eta estalkiak, hustuketa eta tratamendua (gasa eta ura), informatika eta softwarea, ur eta gas instalakuntza, makineria, tresnak eta ekipoak, eraikuntzako materiala, obra handia eta txikia, zoladurak eta estaldurak, prentsa aditua, obretako babesa eta segurtasuna, sanitarioak, kanilak eta osagarriak.
Berrikuntzari eta iraunkortasunari buruzko jardunaldi teknikoak Construcobaren helburu nagusi dira profesionalak, eta horiek eta orotariko jendea nahasteak isla izan du azokaren hirugarren edizio honetako jardunaldi teknikoen programan ere. Programa hori azokaren edizio guztietan egin izan da, eta helburua du ahalik eta ikuspegi zabalena eskaintzea sektorearen errealitateaz eta geroko bilakaeraz. Alde horretatik, nabarmentzekoa da hitzaldiak egingo direla dekorazioaren gaiei buruz; esaterako, feng-shui teknika erakutsiko da. Teknika hori giroa aldatzeko arte txinatarra da; asko zaintzen du gure etxean edo lantokian dauzkagun gauzen kokapena eta norabidea.
Berritasunak aparte, berrikuntza eta iraunkortasuna dira Construcobako jardunaldi teknikoen ildo nagusiak. Berrikuntza sektoreak izango duen abagunerik garrantzitsuenetako bat da, lehiakortasuna handitzeko eta, datozen urteetan, antza, izango duen mantsotze-prozesuari aurre egiteko. Construcoban, bi ikuspegitik jorratuko dugu berrikuntza: teoria eta praktikatik alegia. Hitzaldiak izango dira, baina enpresak ere izango dira produktu eta zerbitzu berriak eskainiko dituztenak.
Hitzaldiei dagokienez, honako hauek esku hartuko dute Construcoban: Manuel Villén OHL taldeko I+D+i-ko zuzendariak eraikuntzan berrikuntzak daukan eta izango duen eragina aztertuko du; talde bereko Zerbitzuburuak, Enrique Martínez de Angulok domotika gero eta gehiago ezartzea eta zer aukera dauzkan jorratuko ditu, edo Cementos Rezolako Departamentu Tekniko Komertzialeko Buru Carlos Oiartzabalen hitzaldia: berez garbitzen diren zementuak eta kutsadura garbitzen duten zementuak.
Berrikuntzaren eta iraunkortasunaren artean, Construcobaren hirugarren edizioko beste gai-ildo nagusietako bat izango da honako hitzaldi hau ere: “Eraikuntza ingurumenaren erronkaren aurrean: berrikuntza praktikan eta produktuetan”, Nobatek enpresaren eskutik.
Iraunkortasunaren gaiari arreta berezia eman zaio azokaren lehenengo ediziotik, eta oraingoan, zenbait ikuspegitik landuko da, iraunkortasunean praktika egokiak zein diren jakite aldera. Hitzaldia gaian aditu den Jose Fariñak emango du, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Departamentuko Zuzendariak. Eta gehiago zehaztuz, iraunkortasunaren gai honetan praktika nabarmenenak zein izan diren azalduko dira, Europako hainbat hiritan martxan jarri dituzten ekimenak azalduz. Hitzaldia, GEA 21 sareko kontsultore Isabel Velázquezen eskutik.
Hitzaldien programa osatzeko, Santiago Cirugeda arkitektoak esku hartuko du. Profesional ezohizkoa da, eta beste modu bat proposatzen du arkitektura ulertzeko eta praktikatzeko. 11 urte baino gehiagoko esperientzia dauka, bere hitzetan, subertsio-proiektuak garatzen: gune publikoak eduki-ontziekin sistematikoki hartzetik hasita, fatxadetan, patioetan, estalpeetan eta baita solairuetan ere protesiak eraikitzeraino. “Arkitekturako parasitoak eta protesiak eraikitzea” da Ficoban emango duen hitzaldiaren izenburu iradokitzailea.
GEORAD proiektuaren aurkezpena GEA Azterlan Geobiologikoen Elkarteak parte-hartze garrantzitsua izango du Construcobaren hirugarren edizio honetan. Ostiralean, GEORAD aurkeztuko du elkarte honek, lehenengo aldiz Estatu osoan. Ekimen hori GEAk sustatzen du, eta helburua du Ingurumen Erradiazioak Zaintzeko Sarea egituratzea, erradiazio horiek neurtzeko gailu bat daukan edozeinek datuak sartzeko aukera izan dezan. Ideia hori www.tagzania.com web orriari esker sortu da; izan ere, orri horretan, tag-ak edo etiketak sar daitezke mapan, gai horren informazioa gehitzeko. Horrela, mota desberdineko informazioa daukaten mapak sortzen dira, eta Tagzania plataformako erabiltzeekin partekatu. Georadi esker, aukera egongo da edozein toki publiko markatzeko, frekuentzia txikiko eremu elektromagnetikoak, erradioaktibitatea, karbono monoxidoa eta abar neurtuta.
Bestalde, larunbatean, GEA elkarteak bi tailer egingo ditu Construcoban. 11:00etan, Juan Luis Herrero eraikitzaileak bioeraikuntzari buruzko tailer bat zuzenduko du; han, besteak beste, honako gai hauek jorratuko ditu parte-hartzaileekin: material ekologikoak, bioklimatika, energi aurrezpena. Arratsaldean, 18:00etan, barrualdeen arkitekto Patxi Gonzalezek geobiologia eta osasunaren tailerra zuzenduko du. Hartan, honako gai hauek jorratuko ditu: erradiazio naturalak eta teknologikoak eta osasuna, arrisku-faktoreak, sintomatologiak, neurketak egingo dira in situ, eta testak kinesologia bidez.
GEA irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, nazio eta nazioarte mailakoa. 1991n sortu zen, eta bere lanaren ardatzak dira osasunarekin, habitatarekin eta Ingurumenarekin zerikusia duten gai guztien ikerketa, azterketa, eta aholkularitza eta dibulgazioa. Gizakiaren osasunerako arrisku-faktoreak aztertzen ditu, etxebizitzarena ere bai, eta irtenbideak ematen ditu planteatzen diren arazoetarako.
Erakusketa Euskadiko eta Nafarroako Arkitektoen Elkargo Ofizialak erakusketa ibiltaria aurkeztuko du Ficoban: 2007ko Arkitekturako CAVN Sariak. Dokumentu erakusketa zabal bat da, erakunde horren Nafarroan eta EAEn saritu berri duen arkitektura-lanari buruzkoa. Erakusketa 29 erakusmahaik osatzen dute, eta proiektu bakoitzak informazio grafikoa ere badu: argazkiak, planoak, xehetasun teknikoak, marrazkiak…
Datu praktikoak Azaroaren 22tik 24ra irekiko ditu ateak Construcobak, 10:30etik 19:00etara etenik gabe. Sarrera doan izango da, profesionalentzako; bestalde, 3 euro ordaindu beharko du hilaren 24an, larunbatean azoka bisitatzen duenak. Construcoba 2007 inauguratzeko ekitaldia azaroaren 22an, ostegunean egingo da, 12:00etan, eta Iñigo Lizundia izango da buru, Euskadiko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoak Ordezkaritzako Presidentea.
Gehiago jakiteko:
http://construcoba.ficoba.org
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |