FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  2003AN ERATU ZENETIK 15,8 MILIOIKO ETA 52 ENPLEGUKO AKTIBITATEA SORTU DU FICOBAK
 
19/11/2007 • Lehen lau urteetan berreskuratu da egindako inbertsioaren %60 Ficoban antolatutako 268 jardueretara 260.000 pertsona etorri dira eta urtero nabarmen igotzen joan da kopurua Gauzatu diren aktibitateen eskaintzan azoka profesionalak, azoka publikoak, erakusketak eta beste ekitaldi batzuk izan dira.
  FICOBA abian jartzeko eginiko inbertsioaren bi heren dagoeneko berreskuratua dago erakustazokak jaiotzetik sortu duen aktibitatea (15,8 milioi euro) dela medio. Hori izan da IKEIk Ficoban 2003ko urritik 2006ko abendurarte gauzatutako aktibitateen inpaktu ekonomikoaren inguruan Gipuzkoako Ganberarentzako eginiko ikerketaren emaitzetako bat.

Ireki zenetik 268 aktibitate egin dira eta 260.000 lagun joan dira horietara. 2006. urtean 104.000 pertsona izan ziren joan zirenak, eta aktibitate kopuru beretsuan aurreko urtearearekiko %36ko igoera izan zen. 2005. urtean igoera %8koa izan zen. Informazio horren arabera esan liteke Erakustazokako aktibitateak bilakaera positiboa izan duela, batez ere aztertutako azken urtean, egin diren jardueretara joandako pertsona kopurua nola igo den ikusita. Era berean, Ficobaren enplegu zuzenak -13 lagun- 4 enplegu sortzen ditu inguru-inguruko (Bidasoa, Donostialdea…) hainbat sektoretan ( enpresentzako zerbitzuak, ostalaritza...)

Azoken garrantzia
FICOBAn egiten diren ekitaldien artean azokak, erakusketak, jardunaldiak, kultur ekitaldiak etab. daude. Azokek egiten diren aktibitateen %11 hartzen dute, Ficobara etortzen den jendearen %60 beraiei esker da, eta 163.520 lagun jaso dute. Azoken artean, jende orori zabalduak direnek %46 suposatzen dute, profesionalek %21 eta herri-azokek, azkenik, gainerako %8. Azoka profesionalek, helburu komertzialekoek (eskaintza erakutsi eta aurkeztu), 20.308 bisitari izan dituzte. Azoka publikoek, eskaintza erakutsi eta aurkezteko helburuz antolatuak eta jende orori zuzenduak, 81.038 bisitari izan dituzte. Eta herri-azokek, erakusketa eta aisia helburua dutenak alegia, 62.174 bisitari izan dituzte. Azokek hartzen dute Ficobako ekitaldien antolamendu kostu osoaren %76.

Ekitaldi bat antolatzean batez besteko kostua asko aldatzen da, zer tamaina duen, nori zuzendua dagoen, nolako ekipamendua eta iraupena duen kontuan harturik. 2003ko urritik Ficoban egindako ekitaldien antolamendu-kostuaren 6,3 milioi eurotatik 5,9 milioi Gipuzkoan geratzen dira. Bestalde, jardunaldiak Ficoban egiten diren aktibitaten guztien %10 dira eta erakusketak eta ekintza sozialak %5 gutxi gorabehera. Azkenik, beste aktibitate batzuen kategoriak, nahiz eta ugariena izan, ez du %2 baino gehiago hartzen.

Beste datu batzuk: zenbat gastatzen duten erabiltzaileek
Ficoban egiten diren jardueren erabiltzaileak bi eratakoak dira: erakusketari eta parte-hartzaile profesionalak eta ekitaldietara joaten direnak –profesionalak zein publikoa-. Erabiltzaile hauek denek Ficoban gauzatzen diren aktibitateetan 3,9 milioi euroko gastu osoa sortzen dute. Baina horretaz gainera ikusten ahal da azoka-jardunera etortzen den jendeak Erakustazokako ekitaldi guztiek sortutako gastuaren %76 sortzen duela.

Zuzenean erabiltzaileek egiten duten gastu horretatik, jatetxea (%51) eta ostalaritza (%20) dira zatirik garrantzitsuena. Ostatua gastuaren %12,6 da; zifra hori bat dator bisitarien tipologiarekin, ingurukoak edo eskualdekoak baitira. Berez, hiru urteotan Ficoban antolatutako azoketara etorri den jendearen erdia gipuzkoarra zen eta %85 euskaldunak eta nafarrak dira.

Ficobak lurraldeari egiten dion ekarpena
1. Eraikina ezagutu eta onartu egiten du jendeak, eta lagundu egiten du eskualdearen irudi berritua, berritzailea eta dibertsifikatua ematen, eta herritarrek horrela doaz hartzen denbora aurrera doan heinean. Horrenbestez, eraikin honek izugarri lagundu du Irunentzako eta eskualdearentzako kalitatezko gune bat sortzen, muga inguruari duintasuna eman dio, eta lotura, eta horren ondorioz alde biak bata bestearengana hurbildu ditu.
2. Ficobak mugaz bi aldeetako harremanak bultzatzen lagundu du beraz eta, orobat, berekin ekarri du harreman horiek aurrera egitea eta pertsonentzako zein enpresentzako eta jarduera ekonomikoentzako topagunea sortzea.
3. Bidasoa eskualdeak espezializazio tertziario argia dauka; espezializazio horretan turismo eta merkataritza jarduerek, eta enpresei ematen zaizkien zerbitzuetakoek eragin handia daukate eta ekarpen ekonomiko handia egiten dute.
4. Ficobaren aktibitateek eta negozio-turismoak (azokak, beste ekitaldi batzuk) eskualdeko jarduerari lagundu egiten diote eta dibertsifikazioa indartu egiten dute, cluster moduan, poliki-poliki ekintza bateratua bultzatuz harremanik zuzenena duten eta ekipamenduaz probetxurik handiena atera lezaketen sektoreekin. Lagundu egiten diote Irunek, Gipuzkoak eta Euskal Autonomia Erkidegoak kanpora begira duen irudiari eta proiekzioari.

Ficobaren inguruan
FICOBA 2003an sortu zen, Bidasoako Erakustazokak bultzatua, mugaz gaindiko elkartrukea sustatzeko eta indartzeko bokazioz sortu ere, eta Bidasoa, Gipuzkoa eta Euskal Autonomia Erkidegoaren ingurunearen garapen sozioekonomikoari laguntzen dio.
 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu