|
Abla 2007 azokak bi bokazio ditu: komunikazioaren profesionalentzako foro bat izatea eta azoka bat eskaintzea, zeinetan bisitariek komunikazioarekin lotutako zerbitzuen eta produktuen erakusleiho zabala aurkituko baitute.
Topagune eta eztabaida toki gisa, komunikazioaren kultura bultzatu nahi du Ablak. Hori dela eta, oraingo edizio honetan hitzaldi programa zabal bat izango du Ablak, sektoreko profesionalei eta zerbitzu horiek kontsumitzen dituztenei zuzenduak. Ablaren lehenengo edizioan, jende ugari abiatu zen hitzaldietara eta 2200 profesionalek parte hartu zuten.
Komunikazioaren zerbitzuen eta produktuen erakusleiho den aldetik, gertakizunaren alderdi komertziala indartzeko eta enpresa erakusketari gehiago erakartzeko apustua egin du enpresa hauen artean, bereziki: sormenezko prozesuen ingurukoak direnak (agentziak, argazki estudioak, web estudioak, marketin aholkulariak, prentsa zerbitzuak, ikusentzunezko zerbitzuak...) zein ekoizpen-prozesuen ingurukoak (inprimagileak, aurre-inprimatze zerbitzuak, birakariak, inprimagile digitalak, argitaratzaileak, serigrafia tailerrak, tanpografia, paper banatzaileak...).
Foroa eta azoka izateko eskaintza bikoitza honek, bisitari asko hartzeko gertakizun bilakatzen du Abla: ETE enpresen gerenteak, marketin zuzendariak, dendetako jabeak, komunikazioaren profesionalak... Azken hauek hornitzaile berriak edo beren eskaintzara gehitu ahal dituzten produktu edo zerbitzu berriak aurkitu ahalko dituzte azokan. Edizio honetan, Abla enpresa txikietako eta ertainetako arduradunak erakartzen ahaleginduko da, horiek baitira euskal enpresa-ehunaren protagonista bereziak, eta, horren ondorioz, komunikazio-zerbitzuen eta produktuen kontsumitzaile potentzialak.
Abla azoka neutroa CO2ri dagokionez Joan den maiatzean, Ficobak Ekopass Elkartearekin atxikipen-hitzarmena sinatu du. Ekimen euskalduna eta Estatuan aitzindaria den honek negutegi efektuko gasen isurketa konpentsatzeko aukera ematen die erakundeei, enpresei eta partikularrei, energia berriztagarriak sustatzen dituzten proiektu berritzaileei, energia aurrezteari eta karbono-hobiak sortzeari babesa emanez. Harrezkeroztik, Ficobak bultzatutako azoka guztiek konpentsatu egiten dituzte beraiek sortzen dituzten karbono isurketak. Isurketa horien bolumena zifra ekonomiko bihurtzen dira, eta negutegi efektuko gero eta gas-produkzio handiagoari aurre egiteko proiektuetan erabiltzen da, atmosferara isuritako CO2 kopuru-zati bat berriz xurgatuz.
Karbono isurketen konpentsazioa Ficobak ingurumenaren garapen iraunkor eta errespetuzkoa bultzatzeko duen konpromisoaren markoan dago. Lan ildo hori da Erakustazoka datozen hilabeteotan ekimen berriekin -bertako instalazioetan eguzki plakak jartzea, esate baterako- garatzen joango dena. Informazio gehiago: http://abla.ficoba.org
|