 |
|
 |
CONSTRUCOBAREN HIRUGARREN EDIZIOA FICOBAN EGINGO DA AZAROAREN 22TIK 24RA |
|
23/07/2007 • Azaroaren 22tik 24ra, Irungo Ficoba Gipuzkoako Erakustazoka berriz bihurtuko da eraikuntzako profesionalen erreferente, Construcobaren hirugarren edizioa egingo baita bertan. Biurteko eta izaera profesionaleko azoka honek lehenengo aldiz irekiko dizkio ateak publiko orokorrari helburu bikoitz batekin. Alde batetik, kontsumitzaileek zuzen-zuzenean ezagutu ahal izatea sektorearen azken tendentziak eta berritasunak, eta bereziki etxeetan zuzeneko aplikazioa dutenak. |
|
 |
|
Eta, bestalde, erakusketariei balizko bezeroekiko harremana erraztea, profesionalak izan edo azken bezeroak izan.
Baina hori ez da Construcobaren hirugarren edizioaren berritasun bakarra. Gainera, logotipo berri batekin berriztatu da azokaren irudia. Logotipoa eguneratuagoa eta arinagoa da, eta hobeto egokitzen da berritasuna eta bizitasuna nagusi diren sektore honetara.
Aurreko edizioetan bezala, Contrucobak Ficobaren hiru pabiloiak hartuko ditu. Merkaturatzearen lehen faseko datuen arabera, aipagarrienak dira fabrikatzaileen eta banatzaileen sailean sailka daitezkeenak.
Bestalde, Construcoba sektorearen hitzordu bihurtzeko asmoz eta, horretarako, sektorearen errealitatea eta gerorako bilakaera ahalik eta ikuspegi zabalenetik hartuz, jardunaldi teknikoen programa antolatu du Ficobak, non gaurkotasunezko gaiak jorratuko baitira.
|
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |