FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  EUSKAL KOSTALDEKO EGUBERRIETAKO AZOKA MERKATURATZEN HASI DA FICOBA
 
23/07/2007 • Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokarako data ezarrita dago dagoeneko. Ficoban egingo da abenduaren 6tik 9ra. Lau egun horietan Erakustazoka merkatalgune handia bilakatuko da, eta bereziki zuzenduko da eskaintza ugari aurkitu nahi duten eta eguberrietako erosketak larritasunik gabe eta presarik gabe egin nahi dituztenentzat.
  20.000 m2 baino gehiagoko azoka handia eta ongi hornitua bilakatu nahi du Ficobak. Bertan, era askotako produktuak erosi ahalko dira, hala nola: elikadura eta gastronomia; osasuna eta edertasuna; dekorazioa, turismoa eta aisialdia; artisautza; moda eta osagarriak, eta etxerako produktuak. Ekitaldia adin guztietako publikoarentzat dago pentsatuta eta, bereziki, eguberrietako erosketak familian egin nahi dituztenentzat. Hori dela eta, jarduera-egitarau erakargarria lantzen ari da Ficoba, txikiak zein nagusiak kontuan hartuz, azken batean, denek ongi pasa dezaten Azokarako ikustaldian. Helburu horrekin honako hauek eskainiko dira: dastaketa gastronomikoak, ikuskizunak eta lehiaketak, besteak beste.

Eguberrietako Azoka ere txertatzen da Ficobak berotze globalaren aurka duen helburuarekin; hori dela eta, jarduerak sortutako karbono-isurketak konpentsatu egingo dira. Horretarako, azoka-jarduerak sortutako CO2 isurketak neurtzeko azterketa bat gauzatuko da. Isurketa horien bolumena zifra ekonomiko bihurtuko dute hainbat adituk, eta negutegi efektuko gero eta gas-produkzio handiagoari aurre egiteko proiektuetan erabiliko da, atmosferara isuritako CO2 kopuru-zati bat berriz xurgatuz.

Bestalde, Ficobak antolatutako azoka guztietan bezala, Euskal Kostaldeko Eguberrietako Azokak badu Web orrialde propioa: http://expo.ficoba.org. Bertan, ekitaldiaren inguruko azken berritasunak aurkituko dituzte bisitariek eta erakusketariek.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu