 |
|
 |
TXAKURREN NAZIOARTEKO ERAKUSKETAREN XXVIII. EDIZIOAK 700 BAT TXAKUR BILDUKO DITU, EUROPAKO BAZTER GUZTIETATIK ETORRIAK |
|
04/05/2007 • Duela lau urtetik hona, Txakurren Nazioarteko Erakusketa Ficoban egiten da, eta oraindik ere finkatzen ari da txakurren lehiaketen panoraman, bai Estatu mailan bai Europa mailan. Baieztapen hau Dog´s Show sektorearen aldizkari batek berretsi du, eta horren arabera, lehiaketa horrek bigarren postua du Estatu mailan egiten diren lehiaketen artean. Edizio honetan, Europa osoko lehen mailako 650 txakur baino gehiago bilduko ditu Txakurren Nazioarteko Erakusketak. |
|
 |
|
Aurreko edizioetan bezala, erakusketa bakar batean bilduko da maila nazionaleko zein nazioarte mailako lehiaketa garrantzitsu bat Txakurren Nazioarteko Erakusketan, bai nazioarteko mailan lehiatzen diren hazle profesionalentzat eta txakurrentzat. Horrez gain, eta erakusketa horri esker, lehen mailako txakurrak ikusi ahalko ditu publikoak. Gainera, arraza bakoitzaren alerik onenak aukeratuko dira, arrak eta emeak, eta kalitate maximoa duten hazitarakoen zerrenda bat egingo da profesionaleentzat zein zaleentzat.
Gipuzkoako Txakurren Elkarteak antolatutako erakusketa honetan ohikoa denez, erakuskariak Europako bazter guztietatik datoz. Oraingo honetarako Alemaniako, Finlandiako, Frantziako, Italiako eta Portugaleko erakusketariek baieztatu dute beren asistentzia.
Bestetik, eta edizio honen berritasun gisa, Italiako Arezzon egindako erakusketa-txakurren mundu mailako lehiaketaren irabazleak izan diren Setter Ingeles hainbat ale etorriko dira Ficobara. Lehiaketa hori ehiza-txakurren txapelketa garrantzitsuenetako bat da mundu mailan.
Batere ohikoak ez diren arrazak ikustea da Erakusketa honek jendea erakartzeko duen beste arrazoi bat. Aurten, Artzain Zuri Suitzar lau alek, Norbottenpest bi alek, eta Alpenlandische Dachsbracke ale batek jarriko dute kolore-ikutua. Baina Bulldog Inglesa, Teckel, Setter, Labradorreko Retriever edo Golden Retriever bezalako arrazak ere ez dira faltako.
Erakusketa egun osoan egingo da, eta 9:30ean hasiko da arrazaren eta sexuaren araberako epaiketekin. Finalak 16:00etatik aurrera egingo dira, eta arraza bakoitzaren alerik onenak pasako dira Ohorezko Ringera, talde bakoitzaren onena izateko lehiatzeko. Aukeratzen diren 10en artean lehiatuko dira Erakusketako Txakurrik Onena titulua eta Errege-kopa lortzeko. Parte-hartzaile guztiak ebaluatuko ditu nazioarteko epai-mahai batek. Bertan, Espainiatik, Irlandatik, Poloniatik eta Suediatik etorritako epaileek hartuko dute parte.
Bestalde, hazleek biziki estimatzen duten beste bi sari emango dira Erakusketan. Bata CAC (Certificado de Aptitud al Campeonato de España) Espainiako Lehiaketarako Gaitasun Agiria da, eta, bestea, CACIB (Certificado de Aptitud Internacional) Nazioarte mailako Gaitasun Agiria.
Gipuzkoako Txakurren Nazioarteko XXVIII. Erakusketa honetan trebakuntza zibileko hainbat erakuste egingo dira, bi kategoriatan banatuak: aurkezle gazteak eta haur-aurkezleak. 12:00ak aldera egingo dira bi erakusteak.
Publiko orokorrarentzat dago irekita Erakusketa. Sarrerak 5 euro balio du helduentzat, eta 2 euro 10 urtetik beherakoentzat.
OHAR GARRANTZITSUA
Indarrean dagoen Erakusketa-Araudiaren arabera, LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK EZIN DIRA SARTU Erakusketaren esparruan.
|
 |
 |
 |
 |
|
 |
 |
 |
Harpidetza ALDIZKARIAN |
 |
 |
Zatos Irunera
|
 |
FACEBOOK
|
 |
Twitter
|
|
 |