Ostiralean irekiko ditu ateak Ficoban Gipuzkoako aukerako ibilgailuen IV. Ficoauto azokak. Lurraldeko eta inguruko kontzesionario nagusiek –33 enpresa, 42 standetan banatuta– beren sustapen nagusiak eskainiko dituzte hiru egunetan Ficoban.
Bisitariak ibilgailu-gama guztiak ikusiko ditu Ficoban, utilitarioetatik berlina handietara, eta oso modako autoak ere bai, hala nola konpaktuak eta SUVak (Sport Utility Vehicle).
Prezioak ere askotarikoak izango dira asteburuan Ficoban erosi ahal izateko. DEMOez, 0 kilometroez eta erdiberriez gainera, auto erabilien aukera handia egongo da prezio merkean.
Ibilgailu industrialek (kargakoak edo bidaiarientzakoak) eta aisialdirako furgonetek ere bere tokia izango dute, eta autokarabanak ere egongo dira, bai alokatzekoak bai saltzekoak.
Ficoautoko erakusketariek beste zerbitzu batzuk ere eskainiko dizkiote bisitariari, hala nola finantzatzea, aseguruak, tasazioa, salmenta kudeatzea edo autoeskolako ikastaroak kontratatzea.
Bestalde, zalantzan daudenek ere aukera izango dute erakusten diren autoak probatzeko.
Dohainik izango da Ficobak eta El Diario Vasco egunkariak antolatzen duten Ficoautoren IV. edizio honen sarrera eta baita Ficobako aparkalekua ere. Topoan ere joan daiteke; geltokia du Irun-Ficoban.
Erakusketako ordutegia: ostiralean, 16:00etatik 20:00etara, eta larunbatean eta igandean, 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe.
Informazio gehiago
Marcos Muñoz/mmunoz@cmgipuzkoa.com/943 410 709 - 639 111 971/ www.ficoauto.es
|