FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  IZUAREN IBILBIDEA 2018
 
24/10/2018 • Santiagoko Deabruak Kultur Elkarteak 2018 urte honetarako, eta hamabosgarren aldiz segidan, kale-antzerkiko ekitaldi bat prestatu du, zeinean ikusleek aukera izango baitute izuaren eta suspensearen mundukoak diren pertsonaia desberdinak lanean ikusteko.
 

 

Ikuskizun horretan, bere borondatez ibilbidean sartzen den jendearekin elkarren eraginean aritzen dira pertsonaiak. 30 lagun baino gehiago egongo dira lau bat ordutan, ibilbideko leku jakinetan, haientzat prestatutako pertsonaiaren papera jokatzen. Aktore horiek jendeari une dibertigarria eta entretenigarria pasaraziko diote, aurreko hamalau edizioetan egin duten bezala.

 

Ekitaldia 2018ko urriaren 27an izango da, 18:00etatik 22:00etara. Irungo FICOBA Erakustazokan egingo da. 200 metro inguruko ibilbide batean banatuko dira pertsonaia guztiak.

 

Aurten, horrez gainera, ikuskizun monografiko bat prestatu dugu, erabat berria, pertsonaia berriekin, ibilbideko girotze desberdinarekin, efektu bereziekin … Era berean, eta iaz bezala, sarrerak aurretik salduko dira (ikuskizunekoordutegiarekin)  3€-tan. Sarrera horiek AMAIA KZ-ko leihatilan jarriko dira salgai, Irungo (Gipuzkoa) Pio XII plazan, urriaren 24, 25 eta 26an, arratsaldez (17:30h -19:30h). Ikuskizunaren egunean FICOBAn bertan salduko dira geratzen diren sarrerak  17:45etik aurrera.

 

Azkenik, gogorarazten dizuegu FICOBAko aparkalekua dohain dela eta Euskotren (topoa) geltoki bat dagoela barrutiaren aldamenean.

 

Informazio gehiago:

648 028 590 telefonoan

www.santiagokodeabruak.es.tl  atarian

santiagoko.deabruak@gmail.com posta elektronikoan.

Bestela Facebook, Instagram eta Twitter-en aurkituko gaituzu.

 

 

 


 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu