Ficobako Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren azokak jarduera osagarriak antolatzen ditu. Modu honetan, jarraipena ematen zaio urtean zehar azokak duen prestakuntzako eta hedapeneneko bokazioari.
Ekimen hau iaz jarri zen martxan eta oraingo honetan aromaterapia eta lurringintza profesionaleko ikastaro batzuk antolatu dira 2018ko urriaren 27an eta 2019ko otsailaren 2an.
Urriaren 27ko hitzorduan, olio esentzial nagusiak aztertuko dira, haiek lortzeko metodoak eta propietate organoleptikoak kosmetikara eta erabilera terapeutikora aplikatuta. Bertaratzen direnek nahasketak egiten ikasiko dute, oreka berrezartzeko olio esentzialak erabiliz. Azkenik, landare bat destilatuko dugu lekuan bertan, alanbike bidez, eta kosmetikan erabiltzeko olioak ere egingo dira.
Ikastaro teoriko-praktikoak, sektoreko profesionalentzat (estetizistak, kosmetika terapeutetako enpresen jabeak …) nahiz kosmetika ekologikoan, aromaterapian eta artisau-perfumerian beren bizimodua aldatzeko hasi nahi duten pertsonentzat, eta baita gehiago jakin nahi duten autodidaktentzat ere.
Celia Ortiz Aviñonek eta Lorena Ortiz Aviñonek emango dute jardunaldi horretako ikastaroa. Naseiren eta Flores del Norteren sortzaileak dira, eta biak ere bio estetizistak dira, kosmetika eta aromaterapia ekologikoan adituak, Bioterrako laguntzaileak.
Programa
Aromaterapiako ikastaroa
Goizez, 10:30 – 14:00
- Olio esentzialen oinarrizko pianoa familiaka
- Olios esentzial bakoitzaren historia eta bitxikeriak
- Erabilera terapeutikoak
11:30-12:00 BIO Morning Break
- Propietate psikoemozionalak
- Erabilera kosmetikoak
- Arretak eta kontraindikazioak
14:00-15:30 BIO bazkari osasungarria
Arratsaldean, 15:30-19:30
- Usain-dastatzea
- Hidrolato-motak eta haien erabilerak
- Gorputzean erabiltzeko olio bat eta aurpegirako beste bat prestatzea
Toki-kopuru mugatua.
90 euro, pertsona eta ikastaro bakoitzeko. Oharra: Aromaterapiako eta artisau-perfumeriako tailerrak egiten badituzu, bien prezioa 150 eurokoa da, 180 euro ordaindu ordez.
Prezioan sartuta:
-Oihalezko poltsa
-Material didaktikoa
-Praktikarako materiala
-Diploma
-Bio Morning break
-Bio Bazkari Osasungarria
-Prestatutako kosmetikoak
-Bioterra 2019rako 2 gonbidapen
|