|
Alde horretatik, sektoreko hitzordu nagusietan ohikoak diren influencer ezagunen ikastaroetan parte hartzearen balioa azpimarratu dute, baita proposamenen aniztasuna ere (tailerrak, masterclassak, hitzaldiak, erakustaldiak, lan eremuak eta familia osoarentzako jarduerak). Erakusketariek, berriz, azokako bisitarien kalitatea nabarmendu dute, salmenta maila ona ekarri baitu horrek.
Bisitarien kopuruari dagokionez, joan den ediziokoaren parekoa izan da, azokak gutxiago iraun baitu aurten: goiz bat gutxiago.
Handmade komunitatea datorren urtean bilduko da berriro, Harri-Orri-Ar azokaren hirugarren edizioan.
http://www.harri-orri-ar.com
|