FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  JARDUERETAN IZANDAKO PARTE-HARTZE HANDIAK ETA SALMENTEN BIZITASUNAK BIOTERRAREN 15. EDIZIOA ONENETAKO BAT BILAKATU DUTE
 
06/06/2018 • Bioterra produktu ekologikoen, bioeraikuntzaren, energia berriztagarrien eta kontsumo arduratsuaren euskal azoka da, eta 15. edizio honek giro ezin hobea eta Ficobako barrutian hiru egunetan zehar egindako jarduera anitzak izan ditu bereizgarri.
 
   
handitu

 

12.000 bisitari baino gehiago bertaratu dira, Bioterra azokan parte hartu duten 170 erakusketarien standak ikustera. Bisitari gehienek itxura ona hartu diote, 10etik 9k oso ongi baloratu baitituzte antolakuntza eta azokan aurkitu dituzten proposamenak.

 

Halaber, bertaratuen gehiengoa gipuzkoarrak izan diren arren (Bidasoa, Donostialdea eta Oarsoaldea eskualdetakoak, nagusiki), nabarmentzekoa da Iparraldetik ere bisitari asko etorri direla (% 11).

 

Publiko ugaria standetan erregistratutako salmentetan islatu da. Lehenbiziko datuen arabera, bisitariek ... gastatu dituzte batez beste, eta ... baino gehiagoko salmentak izan dira. Datu horiek ikusita, erakusketariek ere balorazio ona egin diote Bioterra azokaren 15. edizioari. Izan ere, horien % 70ak adierazi du gustura edota oso gustura geratu dela azokarekin.  .

 

Asteburuan zehar azokan sortutako giro onak eragin handia izan du jardueretan izandako partaidetza handian. 3.000 pertsona inguruk (bisitarien % 24) parte hartu dute hitzaldietan, erakustaldietan, Yoga-Day egunean, Sukaldean tailerrean, moda iraunkorraren jardunaldian, bioeraikuntzari buruzko konferentzietan, erakusketetan... eta, horrez gain, aukera izan dute auto elektrikoak gidatzeko, asteburuan programatutako 70 jardueren artean.

 

Bisitari profesionalak

Bisitari profesionalek, haien partaidetzarekin, Bioterra azokak sektore ekologikoan duen protagonismo gero eta handiagoa berresten dute. Edizioz edizio, gero eta gehiago gerturatzen dira azokara. Aurten, 350 inguru bertaratu dira, sektoreko eragile nagusiekin elkarrizketatzera (enpresak, banatzaileak, kontseilu arautzaileak, erakundeak...), banatzaileak bilatzera edo proposamen berriak ezagutzera.

 

http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu