FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ASTEBURU HONETAN, HITZORDU BIKOITZA DUZUE FICOBAN; BATETIK, CARAVANTUR AZOKA, ETA, BESTETIK 19 OPEN CLASSIC MUSCLEPOWER SPORT
 
09/05/2018 • Pasadan urteko arrakastaren ostean, Ficoba Caravantur azoka hemen da berriro. Ostiral honetan hasiko da, eta iganderaino iraungo du. Bertan, bisitariek goi-mailako autokarabanetatik hasita camper bihur daitezkeen furgonetetaraino topa ditzakete; izan ere, 20 enpresa erakusketari bilduko dira, eta 35 marka baino gehiago egongo dira ordezkatuta.
 
   
handitu

Eskaintza zabal horrekin bat egingo dute zonako kontzesionario nagusietako ibilgailu industrialen modeloek eta gure camper furgoneta egokitzeko eta pertsonalizatzeko aukera ematen diguten standek. Eskaintza hau erosleei zein furgonetak eta autokarabanak alokatzea nahiago dutenei zuzenduta dago.


Ficoba eta El Diario Vasco dira aisialdirako ibilgailu-mota horrekiko interes gorakorrari erantzuten dion Caravantur azokaren antolatzaile-kideak. Interes hori agerian geratu zen lehenengo Caravantur edizioan, 9.300 bisitari baino gehiago eta bi milioi eurotik gorako 50 salmentak izan baitzituen. 

Interes osagarri moduan, azokan zehar 600 euroko kupoia zozketatuko da, ibilgailuen erosketan edo alokairuan deskontatzeko.

Datu praktikoak

Ordutegia:

Ostirala. 16.00etatik 20.00etara / Larunbata eta igandea: 10.00etatik 20.00etara

Sarrera eta aparkalekua doan.

Informazio gehiagorako:

Marcos Muñoz mmunoz@cmgipuzkoa.com  943 410 709 - 639 111 971

http://caravantur.ficoba.org

 

19 Open Classic Musclepower Sport

Ficoban kulturismo eta fitness lehiaketa hori egiten den lehen aldia da. Oraingoan, azoka-barrutiko entzunaretoak 120 parte-hartzaile nazional hartuko ditu, gizon zein emakume, eta 10 kategoria inguru arituko dira lehian.

Gipuzkoako antolatzaileek bultzatuta, 19 Open Classic Musclepower Sport erakusketak erakargarri hauek edukiko ditu: 5.000 euroko sariak emango ditu dirutan, eta datorren igandean, Gregory Bellot mundu-kategoriako posatzaile profesionalak (IFB-Élite) Ficobako entzunaretoan erakusketa bat egingo du.

Datu praktikoak

Ordutegia:

Igandea: 10:00etatik 14:00etara

Sarrera: 25 euro lehenengo zortzi ilarak, eta 20 euro gainontzekoak

Doako aparkalekua

Informazio gehiagorako:

Juantxo Pérez 678 384 449

www.musclepower.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu