FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  APIRILAREN 22AN IGANDEA, HITZORDUA GIPUZKOAKO NAZIOARTEKO TXAKUR ERAKUSKETAREKIN, FICOBAN
 
18/04/2018 • 700 txakur inskribatu dira Erakusketaren 39. edizioan. Aurten ere Nazioarteko Txakur Erakusketa itzuliko da puntualtasunez Ficobarekiko eta publikoarekiko hitzordura. Publikoa Bidasoaren bi aldeetatik eta erkidego autonomo askotatik etorriko da, Frantziatik, eta Atlantikoko beste aldetik, zehazki, Argentinatik ere bai. Erakusketa honen kalitate estandar altuak (hazleek eta ekitaldi mota horretako kalitatea zaintzen duten erakundeek aitortuta) direla eta etorriko dira inskribatutako txakur guzt
 
   
handitu

Aurten 160 arrazatako 700 txakurrek parte hartuko dute Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketan. Azpimarratzekoak dira 31 Teckel, 23 Setter, 22 Labrador Retriever eta 18 Bulldog Ingeles. Ohikoa ez den arraza gisa, Nederlandse Kooikerhondjeedo ehizarako txakur holandar txikiaren ale bat epaituko da 12:12an, 6. Ringean.

 

Espainiako, Frantziako, Italiako, Finlandiako, Poloniako, Errumaniako eta Suediako epaile talde batek epaituko ditu.

 

Bestalde, adierazi behar da 39. edizioan, bereziak Setter eta Leonberger arrazei buruzkoak izango direla. San Bernardo edo Gran Pirineo bezalako tamaina handietako arrazen artean gurutzatzetik datorren Alemaniako arraza honetako 17 txakur lehiatuko dira Leonberger arrazaren Pirinioen arteko Txapelketa Franko-espainiarrarako puntua lortzeko. Beste pizgarri bat da mendiko txakur arraza horretako hazle profesionalentzat.

 

Aurreko edizioetan bezala, lehiaketaz gain, beste pizgarri batzuk ditu erakusketak publiko profesionalarentzat eta bisitari zalearentzat. Gune batean hainbat stand izango dira txakurrak zaintzeko, entretenitzeko eta haien eguneroko bizitzarako (oheak, artisau-fabrikatzeko uhal pertsonalizatuak, edertasunerako produktuak, hezkuntza eskola, albaitaritzarako eta animaliak errausteko).

Lehiaketa

Parte hartzen duten txakur guztien artean arraza bakoitzeko alerik onenak aukeratuko dira. 09:30ean hasiko da lehiaketa, eta 19:00etan amaituko da gutxi gorabehera, eta, bitarte horretan, bi sari bereziki interesgarri irabazteko lehiatuko dira erakusketariak: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria eta Nazioarteko Gaitasun Agiria.

 

Finalak 16:00etatik aurrera izango dira, eta, fase horretan, Ohorezko Ringera igoko dira arraza bakoitzeko alerik onenak; lehenik, talde bakoitzeko onena izateko lehiatzeko, eta, bigarrenik, hamar hautatuen artetik Erakusketako Txakurrik Onena titulua irabazten eta Errege Kopa lortzen saiatzeko.

 

Sariketa horietan ez ezik, beste final handi batzuetan parte hartuko dute txakurrek, sari hauek lortzeko: Bikoterik Onena, Hazkuntza Talderik Onena, Beteranorik Onena, Gazte Promesik Onena, Txakurkumerik Onena eta Espainiako Arrazarik Onena.

Datu praktikoak

Erakusketa jende ororentzat irekia izango da; helduentzat, 5 euroko prezioan, eta 10 urtetik beherakoentzat, 3 euroan.

 

OSO GARRANTZITSUA

Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betetzeko, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK SARTZEA, baita Erakusketaren barrutian txakurrak saltzea ere.

 

Informazio gehiago:

Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko Presidentea.   Tel.: 656 76 24 99

 

Programa

08.00Dokumentazioa hartzea eta albaitari Kontrola

09:30Epaiketen hasiera

12:00Heziketa zibila, Álvaro Morenoren eskutik (Txakur-hezitzailea)

13:00Baieztapenak eta TAA

14: 00 Aurkezle gazteen lehiaketa

16:00 Taldeko finalen hasiera eta Final Handia

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu