FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ARTISAU-GARAGARDOA, FOOD TRUCK ETA ZUZENEKO MUSIKA: PRIMERAKO HIRU ARRAZOI FICOBAKO BASK’N BREW BEER JAIALDIA BISITATZEKO
 
28/02/2018 • Bisitariek 100 garagardo baino gehiago dastatu ahalko dute. Artisau garagardoaren Euskadiko azoka Ficoban egingo da martxoaren 2-3an.
 
   
handitu

Ficobandugu aurten ere artisau garagardoaren Euskadiko azoka. Eta aldaketak dakartza, izenean, datetan eta ordutegian.Bask’n Brew Beer Festival izena Euskadiko hitzordurik garrantzitsuena bilakatzeko azokak duen bokazioa agerian uzteko aukeratu da, gero eta zabalagoa den eta artisau garagardoaren eskaintza gero eta hobeto ezagutzen duen publikora zuzendua baitago.<0}

 

Datak eta ordutegiak ere aldatu egin dira, garagardozaleen gustu eta ohituretara egokitzeko; hori horrela, azoka ostiralean eta larunbatean egingo da, 18.00etatik 02.00etara eta 12.00etatik  02.00etara, hurrenez hurren.

 

Aurten 21 garagardogile etorriko dira eta, horiei esker, hemen zein nazio edo nazioarte mailan ekoitzen direnen artetik proposatutako 100 artisau garagardotik gora dastatu ahalko dituzte bisitariek.

 

Nork bere standa izango du, eta stand bakoitzean garagardo-etxeko kideek emango dute arreta.Nazioarteko etxeen kasuan -Omnipollo (Suedia), Mikkeller (Danimarka), Ayinger (Alemania), Clown Shoes (AEB)) eta Brewski (Suedia)- markaren banatzailea edo inportatazile ofiziala izango da standa artatuko duena.Horrela, bisitarien galdera eta kezka guztiei erantzun ahalko zaie.

 

Zuzeneko musika eta food truck

Helburua da bisitariek, gustukoen dituzten garagardoak dastatuz, azokan tarte polit bat igarotzeko aukera izan dezatela.Hori dela eta, Bask’n Brew Beer Jaialdian kontu handiz aukeratutako giro-musika izango da eta plater nagusi bezala Lie detectors (ostiralean, 23.00etan) eta Dead Bronco (larunbatean, 23.00etan) musika-taldeak. Azokaren proposamena osatzeko, kalitatezko eskaintza emango duen food truck sorta bat, familian nahiz lagunartean edo bikotekidearekin bazkaldu, afaldu edo mokadutxoak jateko aukera izateko giroaz eta artisau garagardoez gozatzen den bitartean.

 

Datu praktikoak

Ordutegia:

Ostiralean, martxoaren 2an, 18:00etatik 02:00etara

Larunbatean, martxoaren 3an , 12:00etatik 02:00etara

 

Prezioa

5 euro egunean (edalontzi ofiziala barne)

12 urtetik beherako umeek, doan.

 

Antolatzaileak:

·         Bidassoa Basque Brewery

·         Mala Gissona

·         Cervecería Boulevard

·         Ficoba

 

Parte hartuko duten garagardogileak

·         Bidassoa Basque Brewery

·         Mala Gissona

·         Basqueland Brewing Project 

·         Gross

·         Zarautz Beer Company

·         Laugar Rebel Beers

·         Basquery

·         Dougall’s

·         Caleya

·         La Quince

·         The Flying Inn

·         La Debauche

·         Ayinger

·         Omnipollo

·         Brewski

·         Mikkeller

·         Sesma Brewing

·         Clown Shoes

·         Four Lions

·         Marina

·         Naparbier

 

http://www.basknbrew.beer

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu