|
2017koa ere ekitaldi ona izan da Ficobarentzat. Erakustazokak bere marka gainditu du fakturazioan, bisitarietan eta egindako azoka kopuruan.
Fakturazioak bultzada handia izan du eta 1.800.000 eurotara iritsi da; horrek %17,5eko gehikuntza izan dela esan nahi du, eta horri esker 106.000 euroko ustiapen-superabita lortu ahal izan da. Datu horiek Ficobak emaitza positiboak jarraian lortu dituen 8. ekitaldiaren aurrean jartzen gaituzte. Diru-sarreren gehikuntza egindako azoka kopuruari zor zaio; izan ere, 2017an 19 izan dira, 2016an 12 izan zirenean. Hazkuntza horrek igo ditu bisitari kopuruen zifrak ere, aurtengo ekitaldian errekor berria egiteraino: guztira, 158.389 bisitari, iaz baino %14 gehiago.
Ekitaldi kopurua 235ekoa izan da. Gehien antolatu diren jarduerak hauek izan dira: bilerak (% 59), ekitaldiak (% 33) eta azokak (% 8). Okupazio egunak 236 izan dira, 2016an bezalaxe.
Inpaktu ekonomikoaren eta sozialaren azterlana
2017ko beste gertaera garrantzitsuetako bat “Inpaktu ekonomikoaren eta sozialaren azterlanaren” aurkezpena izan da; LKS aholkularitza-taldeak egin zuen, erakustazokaren ekarpen ekonomikoari balioa emateko eta gizarte balioari begira duen inpaktua identifikatzeko helburuarekin. Azterlan horren arabera, eta bertan azpimarrantzen diren beste datu batzuen artean, Ficobak urte tipo batean 28 milioiko balio ekonomikoa sortzen du (BPGd-ren %0,02), 13 milioi euro inguruko errenta eta 4,5 milioko diru-bilketa.
2007an Gipuzkoako Merkataritza Ganbarak egindako lehenengo inpaktu azterlanarekin alderatuta, oaringo azterlanaren datuak zazpi aldiz biderkatu dituzte BPGd eta BEGd (Balio Erantsi Gordina) gaineko inpaktuaren balioak. Datu horiek ekintza gehikuntzaren eta bisitarien igoeraren ondorio argia dira. Hori horrela, 2006an ekitaldi kopurua 81ekoa zen, eta orain, berriz, 235ekoa. Bestalde, bisitari kopurua 2006an 76.357 izatetik orain 160.000 inguru izatera iritsi da.
Alde sozialarekin lotuagoa dagoen inpaktuari dagokionez, Ficobaren sona handia azpimarratu behar da, Gipuzkoan inkestatutako bost pertsonatik hiruk ezagutzen du Ficoba (%63,2k), eta irudi positiboa transmititzen duela, 10etik 7,5 puntuko batez besteko balorazioa ematen baitio jendeak, eta 8aren inguruko erantzun-kontzentrazio handiena. Datu horiek ondorioztarazten digute Ficoba proiektu ezaguna eta estimatua dela lurraldean.
Ekitaldi berriak
Gora eta gora doa ekitaldi profesionalen kopurua, eta aurten Ficoba Go Mobility gehituko zaio egutegiari, hau da, Etorkizuneko Mugikortasun Iraunkorreko Europa Hegoaldeko Azoka Industriala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Lana Ingurunea eta Lurralde Oreka departamentuak bultzatu eta Ficobak azaroaren 27an eta 28an antolatuko duena.Elektromugikortasunaren eta energia biltegiratzearen alorrean lan egiten duten profesional eta enpresentzat egingo den erakusketa honetan sektoreko 1.500 profesionalek parte hartzea espero da.
Publiko zabalarentzako ekitaldien atalean, bestalde, Euskadi Tattoo Convention azpimarratu behar da; martxoaren 9-10-11n egingo da eta sektore honetako nazioko zein nazioarteko artista garrantzitsuak izango dira bertan; azpimarratzekoa da Aida opera emango dela, martxoan hori ere, Luis Mariano Lirika Elkarteak bultzaturik eta Ficobako instalazioetan 1.500 zaletu biltzeko helburua jomuga hartuta.
Eta Ficobako egutegian izango da aurten berriz ere Uhinak, Ficobak eta AZTI teknologia zentroak sustatuta klima aldaketak itsasertzean dituen ondorioei buruz bi urtez behin egiten biltzarra. Uhinak martxoaren 6an eta 7an egingo da eta edizio honen mugaz gaindiko izaera areagotu egingo da, parte hartuko duten 45 hizlariak erdi eta erdi ia hein berean banatzen baitira Bidasoko alde bietan.
Azkenik, azpimarratzekoa da iaz aurkeztutako berritasunetako asko finkatu egin dela jada Ficobako egutegian eta aurten beren bigarren edizioa izango dutela. Horixe da, hain zuzen, azoka hauen kasua: Turislan, Gipuzkoako Turismoaren Sektoreko Enpleguaren Azoka; aurten izena aldatu eta Bask’n Brew Beerfest izango den garagardoaren azoka; caravaning, camper eta furgoneta azoka; edota Harri Orri Ar eskulan azoka.
Hainbat ekitaldi garrantzitsuren egutegia (orain arte baieztatuta daudenak)
-
Turislan, Gipuzkoako Turismoaren Sektoreko Enpleguaren II Azoka. Otsailak 26-27
-
Bask’n Brew Beerfest.Martxoak 2-3
-
Euskadi Tatoo Convention.Martxoak 9-11
-
Uhinak, Klima Aldaketa eta Itsasertzari buruzko mugaz gaindiko Biltzarra.Martxoak 6-7
-
Aida opera.Martxoak 17
-
Euskobot.Martxoak 17
-
Krea, Ekintzailetza, Berrikuntza Eta Sorkuntzaren Azoka. Martxoak 22
-
Il Circo Italiano Salvaje.Martxoak 20
-
Topaketa ebanjelista.Apirilak 7
-
Nazioarteko XXII. Katu Erakusketa.Apirilak 7-8
-
Gipuzkoako XXXVIII. Nazioarteko Txakur Erakusketa.Apirilak 22
-
II. Karabana eta Outdoor Azoka.Maiatzak 11-13
-
Enpleguaren astea.Maiatza
-
Eskola Kirolaren Jaia.Maiatza
-
Alardealdia.Maiatzak 27
-
Bioterra XV.Ekainak 1-3
-
Outmarket azoka.Ekainak 8-9
-
Pauso-k jaialdia.Ekainak 9 eta 16
-
Ana Lamfus Dantza jaialdia.Ekaina
-
"Ayamendi" gimnasia erritmikoko kluba.Ekaina
-
San Martzial jaietako Koadrilen Bazkaria. Ekainak 23
-
Hirugarren Adinekoen Omenaldia. Ekainak 26
-
VII Expogrow.Irailak 14-16
-
Harri, Orri, Ar Eskulanen II Azoka.Urriak 5-7
-
Tartako panpinak III Ezkontza Azoka. Urriak 13-14
-
V. Magia Jaialdia.Urria
-
Izuaren pasabidea.Azaroak 10
-
Enpleguaren astea.Azaroa
-
Ficoauto Azoka.Azaroak 16-18
-
Go Mobility.Azaroak 27-28
-
Euskal Kostaldeko Eguberrietako XIII. Azoka.Abenduak 8-10
-
Irungo VII. Artisautza Azoka.Abenduak 8-10
-
EHP.2018ko abendutik 2019ko urtarrilera
Erakustazokako pabiloietan antolatzen diren ekitaldiak bakarrik biltzen ditu egutegiak; nagusiki, neurriz handienak direnak.
|