FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  BIOTERRA 2018 MOTORRAK BEROTZEN HASI DA KOSMETIKA EKOLOGIKOARI BURUZKO JARDUNALDI BAT EGINEZ, ETA IRUDI BERRIA ERE ESTREINATU DU
 
12/02/2018 • Otsailaren 24an ikastaro bat egingo da “kosmetika ekologikoari buruzko ezagutza aurreratua" gaiaren inguruan
 
   
handitu

Ekainaren 1etik 3ra bitarte Bioterraren 15. edizioa egingo da Ficoban. Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Azoka da Bioterra. Iaz oso harrera ona izan zuenez azokarekin batera hainbat jarduera osagarri sustatzeko ekimenak, aurten esperientzia hori errepikatuko du Bioterrak.

Datorren otsailaren 24an, prestakuntzako eta jendarteratzeko asmoari jarraipena eman nahian, kosmetika ekologikoaren osagai eta formulei buruzko jardunaldi bat antolatu du Bioterrak, "Kosmetika ekologikoari buruzko ezagutza aurreratuen ikastaro profesionala" izenburupean.

Jardunaldian sakonago aztertuko dira jatorri ekologikoko kosmetologiaren printzipio oinarrizkoak eta aurreratuagoak: nola formulatzen den laborategietan, "greenwashing" moduko marketing tresnak, bio faltsuak, toxikoak eta osasunean eragiten dituzten albo-ondorioak, osagaiak, laborantza ekologikoa eta etiketen irakurketa, eta abar.

Ikastaro teoriko-praktikoa Bioterraren Biobeauty espazioaren esparruan egingo da, eta kosmetika ekologikoari buruzkoa izango da. Sektoreko profesionalak ditu xede (estetizistak, fisioterapeutak,nutrizionistak…), baina baita bizimodu-aldaketa gisa kosmetika ekologikoaren arloan hasi nahi duten pertsonak eta beren ezagutzak handitu nahi dituzten autodidaktak ere.

Celia Ortiz Aviñon eta Lorena Ortiz Aviñon, Nasei-ren sortzaileak, bio estetizistak eta Bioterraren kide kolaboratzaileak eta Anna Esteve Mas erizain eta nutrizionista izango dira ikastaroaren irakasleak.

Irudi berria

Aurten bere irudia berritu du Bioterrak, logotipo berri, minimalista eta gaur-gaurkoa jarriz. Azokaren izena nabarmendu da, Bioterra hitza indartuz; izan ere, ezaguna da publiko orokor nahiz profesionalaren sektore zabalen artean.

 

 

Egitaraua

Biobeauty Guneko gure tailer guztiak gustatzen bazaizkizu, hauxe duzu aukera gaian sakontzeko eta kosmetika ekologikoaren mundua profesionalki ezagutzeko.

 

Goiza (10:00-14:00)

- Sarrera.Zer da kosmetika ekologikoa?

- Ekologikoa vs. naturala: aldea

- Nola formulatzen da?Kalitatea eta osagaiak

 

Morning break ekologikoa

 

- Produktu kosmetiko motak
- Etiketen interpretazioa eta INCI nomenklaturaren irakurketa

- Greenwashing

 

Bazkari ekologikoa

Arratsaldea (15:30-19:30)

- Larruazala
- Toxikoak eta toxikoen albo ondorioak
- Barnetiko laguntza.Antioxidatzaileak eta nutrienteak

- Aurpegirako serum baten prestakuntza

Toki kopuru mugatua.Prezioa: 75 € pertsona bakoitzeko

Prezioak barnean hartzen dituenak:

- Material didaktikoa

- Praktikarako materiala

- Diploma

- Oihalezko poltsa
- Morning break ekologikoa

- Bazkari ekologikoa

- Prestatzen den seruma

 

Informazio gehiago eta izen-emateak: http://bioterra.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu