FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABENDUAREN 22AN HASIKO DIBERTSIOA FICOBAN EGUBERRIETAKO HAUR PARKEAREKIN
 
19/12/2017 • Urtarrilaren 4ra arte irekiko ditu ateak Eguberrietako Haur Parkeak. Abenduaren 22an, prezio berezia: 5 euro, heldu eta umeentzako.
 
   
handitu

Aurten, abenduaren 22an inauguratuko da Ficobako Eguberrietako Haur Parkea, eta urtarrilaren 4ra arte egongo da irekita.Bi egun gehiago, 3 urtetik 13ra bitarteko umeek eta haiekin doazenek Ficobako hiru pabiloiak beteko dituzten proposamen ludiko eta hezigarriak gozatu ditzaten.

 

Arratsaldez irekiko da Haur Parkea, 15:00etatik 20:00ak arte, Gipuzkoa osoko eta ondoko lurraldeetako (Nafarroa, Iparralde,…) umeen aukerarako.Eta guztia, ilararik eta pilaketarik gabe, sar daitekeen jende kopurua mugatua baita, umeek lasai-lasai goza dezaten.

 

1 pabiloia: teknologia eta dibertimendua

Eguberrietako Haur Parkea eduki berrituekin dator aurten, batik bat 1 pabiloian.

Zabaldu egin da teknologia-eskaintza;izan ere, “Gela mugikorra” izango da Ficoban. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiaren KULTURA DIGITAL@ programaren barruan dago, eta Aldundiak berak eta Orona Fundazioak sustatzen dute.Kanpaina hezigarri horren helburu nagusia da Lehen Hezkuntzako, Bigarreneko eta Bereziko ikasle-irakasleak sentsibilizatzea garrantzitsua dela teknologia behar bezala erabiltzea. Programatzen eta bideojokoak sortzen ikasi ahal izango dute 6 urtetik aurrerako umeek.

 

Teknologi eskaintza osatzeko, Internet&Euskadi informatika-gela egongo da, robotak tabletarekin kontrolatzen eta  Scratch eta Minecraft ikasteko, eta, jolastu besterik egin nahi ez dutenentzat, wii gunean egin ahal izango dute.

 

Prebentzioarekin, suteak itzaltzearekin eta salbamenduarekin zerikusia duten gaiek garrantzi handia izango dute Eguberrietako Haur Parkearen edizio honetan.Gipuzkoako Foru Aldundiko suhiltzaileek bere flota parte bat ekarriko dute Ficobara.

 

Bestalde, Mapfre Fundazioak bere Sute Etxea jarriko du ikastetxeei eskaintzen zaien lehenengo hiru egunetan. 400m2-ko puzgarri bat da, eta bertan, GFAko Prebentzioko, Suteak Itzaltzeko eta Salbamenduko zerbitzu ofizialeko 3 suhiltzailek lagunduta, ebakuazio simulatu batean parte hartu ahal izango dute abenduaren 18, 19 eta 20an tokia erreserbatu zaien 2.000 ikasle inguruk.

 

Lehen sorospenen inguruko sentsibilizazioa Gurutze Gorriaren eskutik etorriko da, horri buruzko tailer batzuk eskainiko ditu eta; alkoholaren eta drogen kontsumoaren prebentzioaz ere jardungo dute tailer horietan.

 

Bubble Soccer kirolak futbola, talkak, segurtasuna eta dibertsioa nahasten ditu burbuila baten barruan sartuta. Hori ere 1 pabiloian jarriko da, eta, gainera, hainbat tailer ere egingo dira gai askotarikoak: arbola-horma, elurrezko panpina handia, egurrezko izartxoak, magdalena paperezko eskulanak edo elurrezko panpina jangarriak.

 

2 pabiloia: dibertsio gehiago, sentsibilizazioa eta atseden gunea

Battlefield Live-ko batailen eszenatokia izango da 2 pabiloia. Joko horretan, azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak direla sentituko dute parte-hartzaileek, izpi infragorriekin lehiatuz.

Eszenatoki bat ere jarrita egongo da, karaokea, disko festa, ipuin-kontalaria, yoga familian, opera-tailerra eta familian dantzan jaiak egiteko.

Puzgarriak, ping-pong mahaiak, futbolina, air hockey-a, ludoteka, birziklatze-jarduerak Txingudiko Zerbitzuen eskutik, eta kafetegi gunea. Horiek osatuko dute pabiloi honetako eskaintza. Aurten, ohizko zezen mekanikoaren gainera surf taula bat jarriko da, nork bere trebetasuna erakutsi dezan.

 

3 pabiloia: adrenalina eta emozioa

Eta “barrakak”ezin falta, halako Haur Parke preziatu batean.Matxinsaltoa, haur-trena, baby hegalaria, haurrentzako talka-autoak eta ohe elastikoakegongo dira aurten berriz ere Ficoban, eta baita SportJam Kids Parkere, maila guztietako arrapalekin, scooter egiteko.

 

Ikastetxeentzako eta ume desgaituen elkarteentzako egunak

Aurreko edizioetan bezala, Eguberrietako Haur Parkeak hiru egun gorde ditu (abenduak 18, 19 eta 20), ikastetxeek Eguberrietako Haur Parkea gozatuz igaro dezaten goiza. Aurten, 2.000 ikasle inguru etorriko dira Ficobara Gipuzkoatik, Iparraldetik eta Nafarroatik.

 

Era berean, abenduaren 30ean, goizean, desgaitasunen bat duten umeentzat bakarrik irekiko da Eguberrietako Haur Parkea, haiek ere parkea goza dezaten.

 

Datu praktikoak

 

Abenduaren 22tik urtarrilaren 4ra

Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara

Itxita: Abenduaren 24, 25 eta 31n eta urtarrilaren 1ean

 

PREZIOAK:

Abenduaren 22an, prezio berezia: 5 euro, haur eta helduentzat

3 urtetik 13ra bitarteko umeek: 8 €

Helduek: 7 €

3 urtera bitarteko haurrek: dohainik

10 haurretik gorako taldeek: 6 € haur bakoitzeko (+ haiekin doan heldu bat, dohainik)

Familia ugariek (txartela erakutsita): 6 € haur bakoitzeko

Aparkalekua dohainik

 

http://pin.ficoba.org

 

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu