|
Asteburu honetan, berriro ere, Gipuzkoako kontzesionariorik handiena bilakatu da Ficoba.Izan ere, bosgarren urtez jarraian, Ficoauto azoka egin da, motorraren munduko Gipuzkoako ekitaldi nagusia: 10.000 m2-tik gorako erakusketa.
Azokari buruzko datuak biribilak dira:salmentak % 33 igo dira, 400 auto baino gehiago saldu dira, eta hiru egunetako negozio bolumena 5 milioi eurotik gorakoa izan da,2016an baino bi milioi handiagoa salmenta kopuruak ez ezik saldutako ibilgailuen batez besteko prezioak ere egin duelako gora.
Bisitariei buruzko datuek ere adierazten dute joera positiboa:2016an, 9.000 izan ziren, eta, aurten, berriz, ia 11.000. Gainera, ia % 80k iritzi ona edo oso ona eman dute azokari buruz.
Azokaren ondotik, maiatzaren 11tik 13ra bitartean, motorraren munduko beste hitzordu nagusia izango da Ficoban: Caravantur 2017, aisialdirako ibilgailuen eskaintza oparo eta askotarikoa.
www.ficoauto.es
|