|
Asteburu honetan, Ficoban, I. Caravantur azoka izan da, eta, azokari buruzko datuek diotenez, karabanen, camperren eta furgoneten sektorea oso osasuntsu dago.Aisialdirako ibilgailuen eskaintzak jarraitzaile ugari ditu gurean, I. Caravantur azokak emandako datuek adierazten dutenez.
Guztira, 9.300 bisitari izan dira azokan, antolatzaileek espero baino gehiago.Bestalde, aipatzekoa da haien jatorria:Gipuzkoa osoko bisitariak ez ezik, lurralde mugakideetakoak ere erakarri ditu azokak, hala nola Bizkaikoak, Nafarroakoak eta Iparraldekoak.
Jendetza hori salmentetan ere nabaritu da.Izan ere, erakusketariek emandako datuen arabera, 50etik gora autokarabana eta furgoneta salerosi dira–ohikoa da azoka ondoko egunetan kopuru horrek gora egitea–.Era berean, nabarmentzekoa da asteburuan egin diren alokairu tratuen kopurua.Horiek horrela, kalkuluen arabera, azokak iraun duen bi egun eta erdietan, bi milioi eurotik gorako negozio bolumena sortu da.
I. Caravantur azokan, aisialdirako ehun bat ibilgailu jarri dira bisitarien eskuetan, erosteko eta alokatzeko: autokarabanak, camperrak eta furgonetak.Eskaintza askotarikoa izan da: azken belaunaldiko ibilgailuak zein bigarren eskuko eskaintza merkeagoak; beren ezaugarriak kontuan izanik autokarabanak baino gutxiago ez diren camper furgonetak, txikiagoak baina;eta camper bihur daitezkeen furgoneta ugari, aukera hori ere boladan dago eta.
http://caravantur.ficoba.org
|