|
Ficobako 2 eta 3 pabiloiak laket- eta aisia-ibilgailuen eskaintza zabalez beteko dira asteburu honetan. Karabanak, kanperrak eta furgonetak eskainiko dira, salmentan zein alokairuan.Gero eta jende gehiagok jotzen du oporrak gozatzeko formula horretara, eta jende horren neurrira egin da proposamena ere.
Caravantur-en, bisitariak sakela guztietarako autokarabanak aurkituko ditu, azken belaunaldietakoetatik hasita bigarren eskuko eskaintza merkeagoetaraino, furgoneta kanperrak autokarabanen antzeko prestazioekin, baina txikiagoak direnak.Gainera, Caravantur-en, eskaintza zabala izango da kanperizatu litezkeen furgonetetan; aukera hori ere boladan dago.
Dreamer, Elios, Ford, Giottiline, Globecar, Itineo, Mclouis, Mcrent, Mercedes-Benz, Opel, Pla, Plasy, Rápido Autocaravanas, Renault Road Car, Soller team, Sunlight y Westfalia dira Caravantur-en bisitariek aurkituko dituzten marketako batzuk.
Gainera, beste eragingarri bat ere izango da, izan ere, 600 euroko txartel bat zozkatuko da ibilgailuak erosi edo alokatzerakoan deskontua egiteko balio izango duena.
Caravantur azoka Diario Vascok eta Ficobak antolatzen dute, Autocasión.com-en laguntzarekin.
Datu praktikoak
Ordutegia:
Ostiralean:16:00 – 20:00/ Larunbatean eta igandean:10:00 – 20:00
Sarrera eta parkinga dohainik
Informazio gehiago:
Marcos Muñoz mmunoz@cmgipuzkoa.com 943 410 709 - 639 111 971
http://caravantur.ficoba.org
|