Nazioarteko Txakur Erakusketa, dudarik gabe, Gipuzkoan lehiaketako txakurren zaleentzat, hazleentzat eta txakurrentzat berentzat antolatzen den estatuko eta nazioarteko sariketa nagusia da, baina familia osoarentzako ekitaldi bat ere bada, txakurren zaleek goi mailako aleak eta oso ezohiko txakurrak (kalean nekez ikusten direnetakoak) ikusten gozatzeko aukera bat.
Era berean, txakurrentzako askotariko produktuak ezagutzeko aukera bat ere bada Nazioarteko Txakur Erakusketa.Alde horretatik, hamabi stand izango dira: kosmetika eta lurrinak, arropa, janaria, osagarriak, heziketa, txakurrak errausteko labea…
Eguerdian, Álvaro Moreno txakur hezleak heziketa zibileko erakustaldi bat emango du, eta frogatuko du nola lan pixka bat eginda gure txakurrak arazorik gabe hirian bizi daitezkeen eta hiriko bizimoduan integratu.
Javier Redondo, Erakusketaren antolatzailea eta Gipuzkoako Txakur Elkarteko presidentea, oso pozik dago partaidetza mailarekin:“Partaidetza maila bikaina izango da, beti bezala, eta, batez ere, eskaintzen dugun erakusketa goi mailakoa izango da, parte hartzen duten txakurren maila eta are epaileena kontuan hartuta –Europa osotik etorriko dira epaileak–.Beti bezala, xehetasunik txikiena ere zainduko dugu, ekitaldi hau esperientzia lasai bat izan dadin parte hartzen duten ehunka txakurrentzat zein epaile eta ikusleentzat”.
Lehiaketa
Parte hartzen duten txakur guztien artean arraza bakoitzeko alerik onenak aukeratuko dira. 09:30ean hasiko da lehiaketa, eta 19:00etan amaituko da gutxi gorabehera, eta, bitarte horretan, bi sari bereziki interesgarri irabazteko lehiatuko dira erakusketariak: Espainiako Txapelketarako Gaitasun Agiria eta Nazioarteko Gaitasun Agiria.
Finalak 16:00etatik aurrera izango dira, eta, fase horretan, Ohorezko Ringera igoko dira arraza bakoitzeko alerik onenak; lehenik, talde bakoitzeko onena izateko lehiatzeko, eta, bigarrenik, hamar hautatuen artetik Erakusketako Txakurrik Onena titulua irabazten eta Errege Kopa lortzen saiatzeko.
Era berean, sari berezi batzuk izango dira, hala nola epagneul bretón eta leonberger arrazako txakurrentzat, espainiar mastinentzat eta setter klasikoentzat; alde horretatik, aurten, arraza horietako ordezkari ugarik hartuko dute parte erakusketan.
Sariketa horietan ez ezik, beste final handi batzuetan parte hartuko dute txakurrek, sari hauek lortzeko: Bikoterik Onena, Hazkuntza Talderik Onena, Beteranorik Onena, Gazte Promesik Onena, Txakurkumerik Onena eta Espainiako Arrazarik Onena.
Aurten, Esloveniatik, Espainiatik, Finlandiatik, Frantziatik, Irlandatik eta Poloniatik etorriko dira gonbidatutako epaileak.
Datu praktikoak
Erakusketa jende ororentzat irekia izango da; helduentzat, 5 euroko prezioan, eta 10 urtetik beherakoentzat, 3 euroan.
OSO GARRANTZITSUA
Indarrean dagoen Erakusketa Arautegia betetzeko, DEBEKATUTA DAGO Erakusketa barrutira LEHIAKETAN PARTE HARTZEN EZ DUTEN TXAKURRAK SARTZEA, baita Erakusketaren barrutian txakurrak saltzea ere.
Informazio gehiago:
Javier Redondo. Gipuzkoako Txakurren Elkarteko Presidentea. Tel.: 656 76 24 99
Programa
08.00Dokumentazioa hartzea eta albaitari Kontrola
09:30Epaiketen hasiera
12:00Heziketa zibila, Álvaro Morenoren eskutik (Txakur-hezitzailea)
13:00Baieztapenak eta TAA
14: 00 Aurkezle gazteen lehiaketa
16:00 Taldeko finalen hasiera eta Final Handia
|