Zazpigarren urtez jarraian, antikuario eta enkantegileak, Estatu osotik eta Frantzia eta Ingalaterratik etorrita, berriz datoz Ficobara Irun Hiria Zaharkin Azokan parte hartzera. 17ko ostiraletik 19ko igandera arte, 30.000 objektu baino gehiago jarriko dituzten zaleen eskura, besteak beste, nabarmentzekoak: bitxi isabeldarrak, ekialdeko artea, eta arte erlijiosoa, antzinako altzariak, panpinak, zetazko xalak, eskulturak, pintura, irratiak, binilozko diskoak, eta bilduma-objektuak…”Retro” eta “Vintage” ahaztu gabe.
Azoka are interesgarriagoa egiteko, larunbatean, barruti berean eta sarrera berarekin, “CURIOSITY ANTIC enkante handia” egingo da; bertan, enkantean jarriko dira 40 – 50 objektu euro bateko preziotik abiatuta.
Igandean 200 euro zozketatuko dirabertaratutako jendearen artean, erakusketa osatzen duten standetako edozeinetan erosi ahal izateko.
Datu praktikoak
Ordutegia:ostiralean: 17:00etatik 21:00etara, eta larunbatean eta igandean: 11:00etatik 21:00etara, eguerdian itxi gabe.
Prezioa:3€.12 urtetik beherakoek dohainik, norbaitekin joanda.
Informazio gehiago:
Curiosity Antic:Joaquín Muniagorria.696 364 704
Ficoban lehiatuko dira robotak
Lehenengo edizioan jende aldetik harrera ona izan zuenez gero, berriz dator Ficobara Euskobot.Hitzordua 18ko larunbatean da entzunaretoan, eta Lehiaketako Robotikako Liga Nazionaleko denboraldiko bederatzigarren jardunaldietako bat egingo da.Eszenatokian, robot onenak lehiatuko dira hainbat kategoriatan.
Ekitaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, “ligak hobetu egin du iaz estreinatu ziren hiru kategorietako bitan.Lasterketen kategorian, 4 lehiakide profesionaletatik 3k turbinak sartu dituzte beren robotetan, Pumatrón robota podiumeko tronutik botatzen saiatzeko.Lasterketetako auto autonomoei turbinak sartuta, askoz ere abiadura handiagoak lortzen dira, aurreko edizioetan lortzen zenarekin alderatuta.Humanoideetan, lanean hilabeteak eman ondoren, talde bakoitza bere borroka-ohiturak hobetuz joan da, eta Ficoban azkarragoa eta arinagoa izango da”.
Ligak bederatzigarren denboraldia 2016ko irailetik 2017ko ekainera egingo du, eta dagoeneko pasa da Madriletik, A Coruñatik eta Badajozetik.Irunen ondoren, Malagan, Gironan jarraitu eta Madrilen bukatuko du ekainaren erdi aldera.
Kategoria profesionalez gainera, Ficoban, 14 urtetik aurrerako ikasleentzako lehiaketak egingo dira; horiek izango dira etorkizunean talde profesionalak osatuko dituztenak.Gazte horiek lehen eskutik egiaztatu ahal izango dute nola robotikako lehiaketek hainbat diziplina sartzen dituztela, hala nola, modelatua eta 3D inprimaketa, funtzionamendu autonomoa eta goi-errendimenduko proiektuak garatzeko robotika bera.
Euskoboten programa:
11:00etan: Harrera lehiaketariei eta homologazioak
12:00etan: Ikasleen Liga minisumon eta abiadura-lasterkaritan
13:00etan: Profesionalen Liga
14:00etan: Ekitaldiaren amaiera
Datu praktikoak:
Sarrera doan izango da, tokia bete arte.
Informazio gehiago:
Raúl Lapeira.Lehiaketako Robotikako Liga Nazionala.650 431 920
|