|
Ficobako 3. pabiloian, artisau garagardoaren zaleek hitzordua izango dute bertako eta Espainiako 20 garagardogilerekin, baita gonbidatuta etorriko diren erreferentziazko lau ekoizle atzerritarrekin ere.
Standetan, askotariko artisau garagardoak dastatu ahalko dituzte azokara bertaratzen direnek, eta, aldi berean, bakoitzaren zaporea, kolorea, ekoizpen-metodoak eta beste ezaugarri batzuk zer-nolakoak diren jakin ahalko dute, zuzenean, ekoizleen eskutik.
Bestalde, barra bat jarriko da, gonbidatutako atzerritar ekoizleen garagardoak dastatzeko.Prestigio handiko garagardoak dira, askok eta askok lehenengo aldiz dastatuko dituztenak eta italiar, britainiar, eskoziar eta holandar ekoizleek ekarriko dituztenak: Free Lions, Moor, Tempest, De Molen.
Food truckak, DJak, tailerrak, puzgarriak…
Azokara askotariko jendea biltzea da helburua, bertaratzen direnek lasai gozatzea artisau garagardoen eskaintzaz eta bisita luzatzea.Hori dela eta, proposamen gastronomiko bat izango da azokaren osagarri: hamar bat food trucken askotariko eskaintza, batzuen eta besteen nahia betetzeko (nazioarteko euskal sukaldaritza, saltxitxak eta butifarrak, krepeak, patata beteak, new pork, mexikar janaria, gourmet hanburgesak eta venezuelar sukaldaritza), DJ baten musikak girotuta.
Azokara etxeko txikiekin joango direnengan ere pentsatu dute antolatzaileek, eta, ildo horretatik, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak jarriko dituzte.
Datu praktikoak
Ordutegia
Martxoak 4, larunbata, 11:00etatik 00:00ra
Igandea, martxoak 5, 11:00etatik 21:00etara
Prezioa
5 euro, edalontzi ofiziala barne
Antolatzaileak
Parte hartuko duten garagardogileak
-
ARRIACA
-
LA QUINCE
-
GUINEU
-
LA PIRATA
-
POPULUS
-
LITTLE BICHOS
-
BIRIBIL BREWING
-
BIDASSOA BASQUE BREWERY
-
MALA GISSONA
-
LAUGAR
-
NAPARBIER
-
GROSS
-
DRUNKEN BROS
-
BASQUELAND BREWING PROJECT
-
ZARAUTZ BEER COMPANY
-
SESMA BREWING
-
CERVEZA ARTESANA
-
BREW & ROLL
-
GARAGART
-
BOB’S BEER
http://txingudibeerweek.com/
|