FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  2016A, BESTE URTE ON BAT FICOBARENTZAT: FAKTURAZIOAK ETA JARDUERA KOPURUAK GORA EGIN DUTE
 
17/02/2017 • Diru-sarrerak % 11 handitu dira, eta fakturazioa 1.500.000 eurokoa izan da. Superabita 150.000 eurokoa izan da. 247 jarduera antolatu dira, eta 138.000 bisitari izan dira. Beste zazpi ekitaldi sartu dira egutegian; horietako hiru, profesionalak. 2017an, 35 ekitaldi aipagarri baino gehiago izango dira, herritar guztientzat zein profesionalentzat.
 
   
handitu

2016a urte ona izan da Ficobarentzat: ekitaldi amaierarako, fakturazioa 1.517.473 eurokoa izan da (% 11 handiagoa), eta ustiapen-superabita, 150.000 eurokoa. Horiek hala, Ficobak emaitza positiboak lortu ditu zazpigarren urtez jarraian.

 

Ohikoa denez, azokak izan dira diru-iturri nagusia (% 45). Bigarren diru-iturri nagusia, berriz, bilerak izan dira (% 38), eta hirugarrena, ekitaldiak (% 14).

 

Jardueren kopuruak ere gora egin du pixka bat: aurreko urtean, 243 ekitaldi antolatu ziren Ficoban, eta, 2016an, 247.Alde horretatik, honako hauek izan dira gehien antolatu diren jarduerak: bilerak (% 62), ekitaldiak (% 26) eta azokak (% 7).

 

Jardueren banaketa horren ondorioz, erabilera anitzeko gelen erabilera nabarmen handitu da: iaz, % 74koa izan zen, eta, 2016an, % 81ekoa.

 

Okupazio-egunei dagokienez, iaz, 209 izan ziren, eta, 2016an, 236.

 

Bisitarien kopuruak ere gora egin du apur bat (138.167). Alde horretatik, aipatzekoa da erakusketarien kopuruaren gorakada ere: 2015ean, 750 izan ziren, eta, 2016an, 850. Gainera, 2016ko erakusketariek 2.000 bat gau eman dituzte hemen.

 

Eragindako ondorioei dagokienez, Ficobak azterlan bat eskatu dio LKS aholkularitza-taldeari. Azterlana abian dago jadanik, eta datozen hilabeteotan emango da emaitzen berri jendaurrean.

 

Hiru ekitaldi profesional berri

Azken urteotan, jende guztiarentzako ekitaldiak antolatzen erreferente bilakatu da Ficoba: Bioterra, Euskal Kostaldeko Gabonetako Azoka, Eguberrietako Haur Parkea, Expogrow, Ficoauto, Gipuzkoako Nazioarteko Txakur Erakusketa…2017an, berriz, ekitaldi profesionalen erreferente bihurtzea da Ficobaren asmoa.

 

Klima Aldaketari eta Itsasertzari buruzko Mugaz gaindiko Kongresua sendotu –2018an, ekitaldi profesional horren hirugarren gertaldia izango da–, eta hiru ekitaldi profesional berriren egoitza izango da aurten Ficoba.Batetik, martxoaren 27an eta 28an, Turislan Gipuzkoako Turismo sektoreko I. Enplegu Azoka izango da:Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen du, eta sektorea profesionalizatzea, kalitateko enplegua sustatzea eta San Sebastian Region helmuga hobetzea du helburu.

 

Bestetik, urriaren 23an, Basquisite erakusketa izango da:Euskadiko elikadura-sektoreko enpresentzako azoka bat, hamar herrialdetako erosleak erakartzea duena helburu; batez ere, saltoki handietarako, supermerkatuetarako, hotel, jatetxe eta kafetegietarako eta txikizkako merkataritzarako erosketak erabakitzen dituztenak (www.basquisite.com).

 

Azkenik, urteko azken lauhilekoan, I. Ficure Segurtasun Azoka izango da (www.ficure.com).

 

Jende guztiarentzako ekitaldi berriak

 

Aurten, jende guztiarentzako lau ekitaldi berri sartuko dira Ficobako egutegian.Lehenik, martxoaren 4an, garagardo artisauaren zaleek izango dute hitzordua:Txingudi Beer Week azokan, Estatuko eta nazioarteko 25 ekoizleren baino gehiagoren lana gozatzeko aukera izango dute.

 

Bigarrenik, maiatzaren 12an, I. Karabana eta Outdoor Azoka izango da.Horrela, motorraren sektoreko proposamena aberastuko du Ficobak, Ficoauto bigarren eskuko ibilgailuen azokari gehituko baitzaio azoka berri hori.

 

Hirugarrenik, azaroaren 3an, South Europe WOD Festival izango da, entrenamendu funtzionalaren inguruko jaialdi bat. Gorantz doan kirol mota bat da, gero eta jarraitzaile gehiago dituena.

 

Azkenik, eskulanak ere sartuko dira Ficoban, klasikoak baitira erakustazoka guztietan: azaroaren 10ean, Harri, Orri, Ar erakusketa izango da.

 

2017ko jarduera nagusien egutegia

 

Ficoba inauguratu zenetik prestatu den egutegirik osoena izango da aurtengoa,eta jende guztiarentzako ekitaldiak eta profesionalentzako proposamenak konbinatuko ditu, askotariko gaien inguruan:

 

  • Biobeauty 2017 jardunaldia (otsailak 4)
  • Korrikaren 20. urtemuga-jaia (otsailak 11)
  • Irun On sarien banaketa (martxoak 30)
  • Trenbidea Irunen VIII. komunikazio-jardunaldia (martxoak 2)
  • Txingudi Beer Week (martxoak 4)
  • Euskobot (martxoak 11)
  • “Gizarte-ekintzaren erronkak” kongresua, Caritasena (martxoak 16 eta 17)
  • Antigoaleko Gauzen VIII. Azoka (martxoak 17)
  • TurislanTurismo sektoreko I. Enplegu Azoka (martxoak 27 eta 28)
  • KREA Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sormen Azoka (martxoak 30)
  • Txikien II. Azoka (martxoak 31)
  • XI. Katu Erakusketa (apirilak 1)
  • Gipuzkoako Nazioarteko XXXVIII. Txakur Erakusketa (apirilak 23)
  • Bidasoko Itzulia (maiatzak 10-13)
  • I. Karabana eta Outdoor Azoka (maiatzak 12-14)
  • Kirol Jaia (maiatzak 24)
  • Alardealdia (maiatzak 28)
  • XIV. Bioterra azoka (ekainak 2)
  • Enpleguaren Astea (ekainak 8)
  • II. Outmarket azoka (ekainak 9)
  • Betti Gotti elkartearen herri-bazkaria (ekainak 24)
  • Hirugarren adinekoen omenezko bazkaria (ekainak 27)
  • Irun Games (uztailak 22)
  • VI. Expogrow azoka (irailak 15)
  • II. Oztoporik Gabe erakusketa (urriak 6)
  • II. Ezkon Tartako Panpinak erakusketa (urriak 14)
  • Ficobako IV. Magia Jaialdia (urriak 21)
  • Basquisite erakusketa (urriak 23)
  • South Europe WOD Festival (azaroak 3)
  • Beldurraren pasabidea (azaroak 4)
  • I. Ficure Segurtasun Azoka
  • Eskulan Azoka (azaroak 10)
  • Ficoauto erakusketa (azaroak 17)
  • Euskal Kostaldeko Gabonetako XII. Azoka (abenduak 6)
  • Irungo VI. Artisautza Azoka (abenduak 6)
  • Eguberrietako Haur Parkea (abenduak 26)

 

Erakustazokako pabiloietan antolatzen diren ekitaldiak bakarrik biltzen ditu egutegiak; nagusiki, neurriz handienak direnak.

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu