|
Ficobako EHPk abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte ireki ditu ateak. 2015ean baino bi egun gutxiagoz, baino berriz ere 15.000 bisitari baino gehiago hartu ditu.Egunero etorri den bisitari kopurua %20 igo delako gertatu da hori.Bi egunetan, abenduaren 26an eta urtarrilaren 3an, jarri behar izan da tokirik ez zegoela zioen kartela, eta gainerako egunetan EHPren okupazioa %80tik gorakoa izan da.Hau da EHPk 15.000 bisitariren kopurua gainditzen duen hirugarren edizioa.Datu hauek adierazten dute azken lau urteotan bisitari korurua bikoiztu duen Ficobaren aisialdi proposamen hau jada finkatuta dagoela.
Bisitarien jatorria aztertuta baiezta daiteke EHP erreferentzia-jarduera bat dela Eguberrietan Gipuzkoan. Jenderik gehiena Txingudi eskualdetik etorri da (%45) eta, jarraian Donostialdetik (%25) eta Oarsoaldetik (%18). EHPk ekintza interesgarria bilakatzen ari da Urola Kosta, Tolosaldea eta Goierriko familientzat, baita Iparralde eta Nafarroako familientzat ere.
Kolektibo askotara irekia dagoen EHP
Aurreko edizioetan bezala, hiru egun erreserbatu dira beren ekintza egutegietan Ficobako EHP sartua duten ikastetxeentzat bakarrik.Aurten 1.916 ikasle etorri dira Donostia, Errenteria, Azpeitia, Leitza, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Bera, Zestoa, Andoain, Orio eta Irungo 17 ikastetxetatik. 2015ean baino %7 gehiago.
Bestalde, abenduaren 26an, Hirukide Kide Ugariko Familien Elkarteak deialdi bat egin zuen bere bazkideen artean, eta oso arrakastatsua izan zen, 600 pertsona baino gehiago etorri ziren eta. Eta abenduaren 30ean, goizean, EHPn instalazioak esklusiboki ireki ziren desgaitasunen bat duten haurrek Eguberrietako Haur Parkeaz goza zezaten.
http://pin.ficoba.org
|