FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  ABENDUAREN 26TIK AURRERA, FICOBAKO EGUBERRIETAKO HAUR PARKEAREN BESTE EDIZIO BAT. URTARRILAREN 4RA ARTE EGONGO DA IREKITA. PARKINGA DOHAINIK DA.
 
20/12/2016 • Eguberriak, Ficoban, Eguberrietako Haur Parkearen sinonimoa da. Aurten, leial dator bere hitzordura, abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte. Edizio laburragoa, eskola-egutegira doitze aldera.
 
   
handitu

EHP arratsaldez irekiko da, 15:00etatik 20:00ak arte, eta Gipuzkoa osoko eta ondoko lurraldeetako umeak etorriko dira (Nafarroa, Iparralde, …).Eta guztia, ilararik eta pilaketarik gabe, sar daitekeen jende kopurua mugatua baita, umeek lasai-lasai goza dezaten.

 

Ficobako 1 pabiloira sartutakoan ikusiko duten lehenengo proposamenetako bat Bubble Soccer delakoa izango da: futbola, talkak, segurtasuna eta dibertimendua nahasten ditu burbuila batean.EHPko klasiko bat, wii-ari eskainitako gunea bezala; aurten zabaldu egingo da gune hori.Ez du huts egingo hitzordura egunero karaokea egiteko “eszenatokiak” ere; bisitariek preziatuenetako bat duten jarduera. Pabiloi horretako eskaintza osatzeko, puzgarriak, futbolinak, air-hockey mahaiak, eta, jakina, eskulanetako tailerrak.

 

Teknologia beste protagonistetako bat da 1 pabiloian. Robotikako eta scratch-eko (programazioa) tailerrak antolatu dira, eta baita software libreko jokoak ere.Gailu mugikorretatik kontrolatzen diren 6 sphero robot ere egongo dira; eta txikienentzat, Beebot robota eta Fishher Code-A-Pillar delakoa; aginduak eman ahal izango dizkiete jolasaren mugimendua egin dezaten.

 

2 pabiloian, “La Barredora” delakoa da berritasuna. “El Derribador” ere esaten zaio atrakzio horri, eta horrekin, umeek beren trebetasun fisikoak erakutsi beharko dituzte jauzi eginez eta orekari eutsiz.

 

Battlefield Live ere beste proposamen arrakastatsuenetako bat da.Joko horretan, azken belaunaldiko bideojoko bateko protagonistak direla sentituko dute parte-hartzaileek, izpi infragorriekin lehiatuz.

 

 

Beti arrakastatsua den zezen mekanikoak, puzgarriek, ping-pong mahaiek, ludotekak eta birziklatzeko jarduerek osatzen dute pabiloi horretako eskaintza.

 

3 pabiloia da umeen toki gogokoenetako bat.Han barrakak gozatu ahal dituzte.Matxinsaltoa, haur-trena, baby hegalaria, haurrentzako talka-autoak eta ohe elastikoak egongo dira bertan, eta baita SportJam Kids Park ere.Jarduera horretan, umeek bere trebetasunak landuko dituzte scooter gainean; eta, gainera, Sportjam Kids maskota ere egongo da beraiekin, eta argazkiak atera ahal izango dituzten harekin.

 

Ikastetxeentzako eta ume desgaituen elkarteentzako egunak

Aurreko edizioetan bezala, EHPk hiru egun gorde ditu (abenduak 19, 20 eta 22), ikastatxeek Eguberrietako Haur Parkea gozatuz igaro dezaten goiza.Aurten, 16 ikastetxe etorriko dira Ficobara (Donostia, Errenteria, Azpeitia, Leitza, Hondarribia, Mutriku, Oiartzun, Bera, Zestoa, Andoain, Orio eta Irun). 2015ean baino % 7 gehiago.

 

Era berean, abenduaren 30ean, goizean, desgaitasunen bat duten umeentzat bakarrik irekiko da Eguberrietako Haur Parkea, haiek ere parkea goza dezaten.

 

Datu praktikoak:

Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra

 

Arratsaldez, 15:00etatik 20:00etara

 

Itxita:Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1ean

 

PREZIOAK:

3-13 urte bitarteko umeek:8€

Helduek:6€

3 urte arteko umeek:dohainik

10 umetik gorako taldeek:6€ ume bakoitzeko (+ heldu laguntzailea dohainik)

Familia ugariek (txartela behar da):6€ ume bakoitzeko

Parkinga dohainik

http://pin.ficoba.org

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu