|
Aurten, salmentak bereziki animatuta egon dira, eta azokaren hiru egunetan, hirurehun trantsaziotik gora itxi dira, hiru milioi euro inguruko balioan.Kopuru hori, gainera, igo egin ohi da azoka egin ondorengo egunetan ixten diren eragiketekin.
Erakusketariek ere Ficoautoren balantze positiboa egin dute.Salmenta ugari zehaztu dira, batez ere, ibilgailu erabiliena eta "0" kilometrokoena, eta baita premiun markena ere; horiek aurtengo azokaren berritasunetako bat izan ziren.
Bestalde, jendea Gipuzkoako bazter guztietatik etorri da nagusiki, baina baita ondoko lurraldeetatik ere (Bizkaia, Iparralde eta Nafarroa), eta eskaintza zabala eta bisita bakar batean ikusteko aukera baloratu dute bereziki.
Ficobak eta Diario Vascok antolatzen duten Ficoautoren IV. edizio honek 10.000 m2-tik gorako erakusketa-eremua eskaini dio bisitariari, eta bertan, segmentu, gama eta mota guztietako ibilgailuak aurkitu ahal izan ditu:erdiberriak, gerentziako ibilgailuak, 0 kilometrokoak, flotetatik eta renting-etik datozenak, urteko prezio onenetan.Kontzesionarioez eta auto-salmenta beraz gainera, Ficoauton, alokatzekoen, autokarabanen, autoeskolen eta abarren erakustokiak ere.
www.ficoauto.es
|