|
Eta Dexter, magia komikoan espezialista. Umore ukitua emango dio ikuskizunari Ficobako entzunaretoko eszenatokiaren gainean.
Sarrerak Ficobako leihatilan eskuratu ahal izango dira urriaren 22ko 15:00etatik, sei euroan.
Los muñecos de la tarta-k errepikatu egingo dudatorren urtean
Joan den asteburuan, Ficoban lehen aldiz egin da ezkontza-azoka bat, eta balantzea oso positiboa izan da.Los muñecos de la tarta azokaren antolatzaileek poza agertu dute lortu den emaitzagatik, eta, ekitaldian Bidasoaren bi aldeetako 200 bikotek baino gehiagok parte hartu dutelarik, iragarri dute beste edizio bat antolatuko dutela 2017an.
Hogei erakusketari inguruk aurkeztu dituzten proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar den guztia aurkitu dute: andregai-jantziak, senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak, jatetxeak, autokarrak, DJak, etab.
Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira, ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza osoa jardunaldi bakar batean biltzeko.Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.
|