FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  komunikatuak
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  DATORREN ASTEBURUAN EZKONTZA AZOKA EGINGO DA FICOBAN LEHEN ALDIZ
 
13/10/2016 • Tartako Panpinak azokak hogei bat erakusketari bilduko ditu. Datozen hilabeteotan ezkontzea pentsatzen ari direnek hitzordua dute asteburu honetan Ficoban, bertan Tartako panpinak Ezkontza Azoka egingo baita.
 
   
handitu

Hogei erakusketari inguruk aurkeztuko dituzten proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar den guztia aurkitu ahal izango dute: andregai-jantziak, senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak, jatetxeak, autokarrak, DJak, etab. Gainera, bi bikote ezkongaik erakustaldiak  eskainiko dituzte goizez eta arratsaldez  azokako erakusketarien jantziekin eta osagarriekin, eta haietara ere joan ahal izango dira.

 

Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira, ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza osoa jardunaldi bakar batean biltzeko.Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.Horiek guztiek, Tartako panpinak sustatzeaz gainera, erakusketari gisa parte hartzen dute bertan.Badute esperientzia Irunen antzeko ekitaldiak antolatzen, baina beste urrats bat egitea erabaki dute Azoka Ficobara eramanez. Ekimen horren bidez, Azoka eskualdeko erreferentziazko ekitaldi gisa sendotzea espero dute.

 

Elkartasun ekimena

Tartako panpinak azokako antolakuntzak elkartasun-ekimen bat ere sartu dute eskaintzan, stand bat eman baitiote Algaraklown GKEri. Erakunde hori Donostiako Ospitalean umeen egonaldia alaitzen duten pailazoek osatzen dute. Ezkongaiek gonbidatuei oparitzeko moduko pailazo-sudurrak saltzen dituzte ongintzazko helburuetarako.

 

Datu praktikoak

Tartako panpinak azokak urriaren 15ean, larunbatean, eta urriaren 16an, igandean, irekiko ditu ateak, etenik gabeko ordutegian, 11:00etatik 21:00etara.Sarrera eta parkinga dohainik dira.

 

Informazio gehiago:

Fernando Vergara 943 840 113 / 647 930 484

losmunecosdelatartairun@gmail.com

www.losmunecosdelatarta.com

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu