FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
PRENTSA
  prentsa-txostena
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Hizkuntza hautaketa:
español
english
français
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  8tik 6. orr.
behera kargatu PDF(25 KB)  
 

Profesional taldea

Ficobaren asmoa da erabiltzaileek eta bezeroek zerbitzuzko eta hurbileko bokazioa duen antolakundea dela ikustea, bere sektorean modu gardenean eta berritzailean kudeatzen duena eta azoka- eta bilera-eredu berriak ezarri dituena.

Konpromiso hori aurrera eramateko, Ficobak profesional-talde bat dauka, azokak eta ekitaldiak sustatzen eta antolatzen eskarmentu handia duena. Praktikan, Ficobako giza-taldeak benetako zerbitzu-enpresa bat balitz bezala funtzionatzen du, gai baita edozein antolatzaileren eta ekitaldimotaren beharrei erantzuteko. Ficoba ekimen bakoitzaren ezaugarrietara egokitzen da, txikia izan edo ertaina edo handia izan, eta horretarako zerbitzuak ematen ditu, guneak alokatzetik hasita azoka eta ekitaldietarako aholkularitza eta idazkaritza teknikoa emateraino.

 

Mugaz gaindiko proiektua

Ficoba mugaz gaindiko bokazio argia duen proiektua da, eta kokaleku estrategikoa duelarik, Baiona-Donostia ardatzean baitago, helburua du bere berehalako eragingunean elkarrekiko harremana eta ekonomi trukea bultzatzea eta dinamizatzea, bertan milioi bat lagunetik gora bizi baita.

Mugaz gaindiko bokazio hori proiektuaren zenbait berezitasunetan gauzatzen da. Bidasoaren bestaldeko entitateek ere parte hartzen dute Ficobaren kudeketa-organoetan. Baionako Merkataritza Ganbera ere Ficoba kudeatzen duen fundazioko nagusi da, eta Hendaiako Udalak zeharka parte hartzen du, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez. Bestalde, Ficobakoak diren azoken batzorde antolatzaileetan, Frantziako Euskal Herriko eta Akitaniako enpresek eta erakundeek parte hartu ohi dute, eta erakusketari eta bisitari frantziarrak guztizkoaren %20tik gora izaten dira.

Esan daiteke Ficoba, gaur egun, Baiona-Donostia eurohiria proiektuaren errealitate nabariena dela.

 

Ficoba eta negozio turismoa

Negozio-turismoaren merkatuan lekua hartzeko lan egiten du Ficobak, eta ahaleginak egiten ditu bertako gune erabileraniztunen eskaintzara eta antolatzeko duen gaitasunera balio erantsiko beste zerbitzu batzuk gehitzeko. Horregatik, Ficobak Ficoba, Events&Services atera du. Ekitaldi-atari bat da, ekitaldien sustatzaile profesionalentzako bereziki sortua, antolatzaileari Ficobak eskaintzen dituen gune- eta zerbitzu-aukerak erakusten dizkiona. Atari honek zerbitzu-bokazio sendoa dauka, eta Ficobako profesionalek urtetan pilatu duten esperientziaren emaitza da. Marketinerako tresna berri bat ere bada, Ficobarentzat, baina baita erakusleiho berri bat ere, Euskal Kostaldearentzat, turismo profesionalaren alorrerako bereziki pentsatua.

   
aurrekoa 8tik 6. orr. hurrengoa
  behera kargatu PDF(25 KB)
 
PDF dokumentuak ikusi ahal izateko Acrobat Reader doako programa instalatu behar da. Ez baldin baduzu programa hau, sakatu hurrengo ikonoa eta jarraitu argibideak.
  Behera kargatu Acrobat Reader
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu