|
Hogei erakusketari inguruk aurkeztuko dituzten proposamenen bidez, ezkongaiek eta haiekin doazenek ezkontza antolatzeko behar den guztia aurkitu ahal izango dute: andregai-jantziak, senargai-jantziak, argazkilariak, lore-dendak, bitxi-dendak, osagarriak, jatetxeak, autokarrak, DJak, etab. Gainera, bi bikote ezkongaik erakustaldiak eskainiko dituzte goizez eta arratsaldez azokako erakusketarien jantziekin eta osagarriekin, eta haietara ere joan ahal izango dira.
Sektorean espezializatutako Irungo enpresa-talde batek antolatu du Ficoban lehen aldiz egingo den Ezkontza Azoka. Batu egin dira, ezkongaiek beren "egun handia" antolatzeko beharrezko duten eskaintza osoa jardunaldi bakar batean biltzeko.Estudio Gover Fotografía, Married Novias, GB Eventos eta JECA Hombre Novios dira enpresa horiek.Horiek guztiek, Tartako panpinak sustatzeaz gainera, erakusketari gisa parte hartzen dute bertan.Badute esperientzia Irunen antzeko ekitaldiak antolatzen, baina beste urrats bat egitea erabaki dute Azoka Ficobara eramanez. Ekimen horren bidez, Azoka eskualdeko erreferentziazko ekitaldi gisa sendotzea espero dute.
Elkartasun ekimena
Tartako panpinak azokako antolakuntzak elkartasun-ekimen bat ere sartu dute eskaintzan, stand bat eman baitiote Algaraklown GKEri. Erakunde hori Donostiako Ospitalean umeen egonaldia alaitzen duten pailazoek osatzen dute. Ezkongaiek gonbidatuei oparitzeko moduko pailazo-sudurrak saltzen dituzte ongintzazko helburuetarako.
Datu praktikoak
Tartako panpinak azokak urriaren 15ean, larunbatean, eta urriaren 16an, igandean, irekiko ditu ateak, etenik gabeko ordutegian, 11:00etatik 21:00etara.Sarrera eta parkinga dohainik dira.
Informazio gehiago:
Fernando Vergara 943 840 113 / 647 930 484
losmunecosdelatartairun@gmail.com
www.losmunecosdelatarta.com
|