|
Uhinaken bigarren edizioa irailaren 27 eta 28an egin da Ficoban, eta itsasoko, kostako eta klima-aldaketako adituak kudeatzaileekin eta erabiltzaileekin bildu ditu. Eztabaida emankorra sortu da, eta mugaz gaindiko informazioa ere trukatu dute.30 txosten baino gehiago azaldu dituzte, eta bereziki klima-aldaketak itsasertzean izango duen eragina landu da; adibidez, itsas mailaren igoera eta horrek nola handietsi litzakeen hainbat kanpo gertakari, hala nola, Kantaurin hain maiz izaten diren denboraleak, enbatak, uholdeak, sagailo ziklonikoak edo hondartzak eta malekoiak astintzen dituzten olatu handiak, eta, halaber, beste aldaketa batzuk hedatzea, hala nola, itsasoa berotzeak ekosistemari eta itsas baliabideei eragin diezaiekeena eta eszenatoki horiek ematen duten ziurgabetasuna.
Itsas ekosistemetan klima-aldaketak dituen inpaktuen gaietako AZTIko aditu eta kongresuko Batzorde Teknikoko kide Guillem Chust-en hitzetan, “eztabaida gure itsasertzean gerora kalteak prebenitzeko hartu beharreko neurrietan ardaztu da, eta, adibidez, alternatiba berriak bilatu dira, esaterako, naturan oinarritutako irtenbideak, horrela erresilientzia handiagoa emateko giza-jarduerak historikoki zaurgarritasun handiagoan utzi dituen sistemei".
Bestalde, Ander Sarratea Ficobako gerenteak azpimarratu du Uhinakek gaitasun handia duela mugak itxuragabetzeko eta klima-aldaketari aurre egiteko herrialdeen artean lankidetza bultzatzeko.“Uhinakekin, adierazi du Sarrateak, mugak gainditu ditugu, eta posible bihurtu dugu informazioa Arku Atlantikoko eskualdeetako administrazioetara sar dadin, eta ezagutzak ere gauza bera egin dezan zientifikoen, teknikarien, kudeatzaileen eta erabiltzaileen artean".
Uhinak2016
UhinakFicobak eta AZTIk, itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua den Zentro teknologikoa, sustatzen dute.Edizio honetan, 31 txosten aurkeztuko dira guztira: gonbidatutako hamar eta deialdi ireki baten bidez hautatutako 21; hamahiru, frantses hizlarienak. Kongresua gero eta nazioartekoa dela adierazten du horrek, eta Arku Atlantiko osorako bilgunea izateko helburua lortzen laguntzen.
Aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak-ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela bermatzeko: CSICConsejo Superior de Investigaciones Científicas;Estatuko Portuak;IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI;CEDEXCentrode Estudiosy Experimentaciónde ObrasPúblicas;CESERde l’Atlantique;Euskal Itsasbazterra Interes Zientifikoko Elkartea;BC3BasqueCentrefor ClimateChange;EHU;IFREMERInstitutFrançaisede Recherchepour l’Exploitationde la Mer; Donostiako Udala; Cerema SudOuest centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement; Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.
Honako hauek babesten dute Uhinak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu beharreko neurriek.
Informazio gehiago:www.uhinak.com
Silvia Turné
Ficobako prentsa-arduraduna
616 112 580
prensa@ficoba.org
Irantzu Zubiaur
AZTIko Marketina eta Komunikazioa
667 174 330
izubiaur@azti.es
|