FICOBA
FICOBA
(Gipuzkoako erakustazoka)
Avda. de Iparralde 43
E-20302 IRUN
Tel.: +34 943 66 77 88
Fax: +34 943 61 61 64
ficoba@ficoba.org
AZKEN BERRIAK
Joan edukira
Joan menu nagusira
Joan hizkuntza hautaketara
Joan menu laguntzailera
Joan bilatzailera
Guneko menu nagusia:
Menu laguntzailera:
Gunearen bilatzailea:
bilatu
Orriaren eduki nagusiak:
  UHINAK KONGRESUAREN II. EDIZIOA, KLIMA-ALDAKETAK ITSASERTZEAN PLANTEATZEN DITUEN ERRONKEI ERANTZUTEKO MODUAK BILATZEKO
 
21/09/2016 • Zientzia-, teknologia-, enpresa- eta administrazio-munduko ordezkariek itsas mailaren igoerari aurre egiteko neurririk eraginkorrenez hausnartuko dute. Ficoban izango da kongresua, irailaren 27an eta 28an.
 
   
handitu

Joan den uztaila lurrazaleko beroena izan da erregistroak ditugunetik:errekor bat, seguru asko laster hautsiko duguna.Zientzialariek baieztatzen dutenez, egitate bat da atmosferako eta ozeanoetako tenperatura igo egiten ari dela, oro har, ohi ez bezala eta kezkatzeko moduan; neurri handi batean, erregai fosilak erretzeagatik.

 

Igoera horren ondorioak bereziki nabarmenak dira itsasertzean.Itsasoa berotzeaz eta muturreko gertakari meteorologikoak areagotzeaz gain, itsas maila gora egiten ari da: mende bukaerarako, oso litekeena da 30 cm baino gehiago igo izana,eta, aurreikuspenik alarmistenen arabera, are 1 m.Kontuan izan behar da, gainera, itsasertza bereziki jendeztatuta dagoela.

 

Indar egitea edo atzera egitea

Dilema horri, abantailei, desabantailei, onurei eta kostuei buruz hausnartzeko, Uhinak kongresuaren II. edizioa egingo da, Ficoban. Klima-aldaketari eta itsasertzari buruzko mugaz gaindiko kongresua da Uhinak, eta Ficobak berak eta AZTIk sustatzen dute; zentro teknologiko bat da AZTI, itsasoaren eta elikagaien ikerketan aditua.

 

Bi egunez, zientzia-, teknologia-, enpresa- eta administrazio-munduko ordezkariak bilduko dira, klima-aldaketak zer-nolako egoera planteatzen duen eta haren ondorioak arintzeko ezaupide eta irtenbideak nola gara daitezkeen hausnartzeko eta eztabaidatzeko. Hainbat ikuspegitatik plantea daitezke helburu horiek.

 

Testuinguru horretan, Uhinak-en proposamena da klima-aldaketaren ondorioak arintzeko neurriak har ditzaketen kudeatzaileen esku uztea zientzia-munduaren eta zentro teknologikoen ekarpenak.

 

Alde horretatik, aipatzekoa da erakunde eta hizlari nabarmenak bildu dituela Uhinak-ek, eztabaida kalitatekoa eta aberatsa dela bermatzeko: CSICConsejo Superior de Investigaciones Científicas;Estatuko Portuak;IDDRI l’Institut du Développement Durable et des Relations Internationales; AZTI;CEDEXCentrode Estudiosy Experimentaciónde ObrasPúblicas;CESERde l’Atlantique;Euskal Itsasbazterra Interes Zientifikoko Elkartea;BC3BasqueCentrefor ClimateChange;EHU;IFREMERInstitutFrançaisede Recherchepour l’Exploitationde la Mer; Donostiako Udala; CeremaSudOuest centre d’etudes et d’expertise sur les risques, l’environnement, la mobilité et l’aménagement; Rivages Pro Tech – Suez Eau France; Cardiffeko Unibertsitatea; Paueko eta Aturriko Unibertsitatea; Arroxelako Unibertsitatea; Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa; Surfrider Foundation; eta TYPSA (offshore eolikoan grabitate bidezko zimendatzean aditua) eta Telespazio France enpresak, besteak beste.

 

Kongresua, gero eta mugaz gaindikoagoa

Uhinak-en edizio honetan, 31 txosten aurkeztuko dira guztira: gonbidatutako hamar eta deialdi ireki baten bidez hautatutako 21; hamahiru, frantses hizlarienak. Kongresua gero eta nazioartekoa dela adierazten du horrek, eta Arku Atlantiko osorako bilgunea izateko helburua lortzen laguntzen.

 

Edukiak

Lau gairen inguruan antolatu dugu Uhinak: klima-aldaketaren erronkak Bizkaiko Golkoko itsasertzean, klima-aldaketak itsasertzaren erabileran izango dituen ondorioak eta itsasertzaren erabileraren egokitzapena, aldaketa kudeatzeko eta erabakiak hartzeko garatu eta aplikatu beharreko tresnak, eta muturreko gertakarien ondorioak itsasertzaren etorkizuneko erabileretan.

 

Berrikuntzak

Aurtengo aldaketa nagusia eremu geografikoa izango da; izan ere, Bizkaiko Golko osora zabalduko da, Galiziatik Bretainiara (Frantziara).

 

 

Uhinak-en bigarren edizioko beste berrikuntza bat batzorde tekniko baten sorrera da. Honako hauetako ordezkariek osatuko dute batzordea: Eusko Jaurlaritza; Gipuzkoako Foru Aldundia; Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa; BC3; EUCC Atlantic Center; Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Kolejioa; GIS Littoral Basque; Iraunkortasunaren Behatokia – Cristina Enea Fundazioa; eta AZTI.

Instituzioen babesa

Honako hauek babesten dute Uhinak: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Région Nouvelle Aquitaine eta Agglomération Sud Pays Basque, eta San Sebastián Turismo & Convention Bureau eta Basquetour. Ekitaldian parte-hartzea sustatzen dute instituzio horiek, garapen jasangarriaren bidez itsasertza zaintzeko eta ustiatzeko aukera ematen dutelakoan klima-aldaketak itsasertzean izango dituen ondorioen inguruan hartu beharreko neurriek.

Datu praktikoak

Ficobako auditoriumean (Irunen) inauguratuko da Uhinak ofizialki, irailaren 27an, asteartearekin, 09:00etan.

 

Informazio gehiago:www.uhinak.com

 

Silvia Turné

Ficobako prentsa-arduraduna

616 112 580

prensa@ficoba.org

 

Irantzu Zubiaur

AZTIko Marketina eta Komunikazioa

667 174 330

izubiaur@azti.es

 
itzuli
Harpidetza
ALDIZKARIAN
Jaso ezazu zure
postontzian
informazio-buletina.
blog
Ficoba Events & Services
Nola iritxi
Kokapenerako mapa interaktiboa.
FICOBAN JAN
Iñigo Lavado Jatetxea
OIASSO MUSEOA
Erromatar museoa
Zatos Irunera
YouTube
YouTube Ficoba kanala
FACEBOOK
Twitter
adimedia-k garatua
Ibilbide Birtualerako lotura:
Ibilbide Birtuala
Zoaz FICOBAra
eta aurkitu bere
txoko guztiak...
sartu