Sozietate hau izan da urteotan zehar Ficobako azpiegiturari dagozkion finantziazio eta mantenimendu kostuez arduratu dena.Hemendik aurrera egin beharreko ordainketak Erakustazokaren instalazioen mantenimenduarekin lotutakoetara mugatuko dira.
Finantziazioaren ordainketarekin amaitzeari zera gehitu behar zaio, Erakustazokaren kudeaketaz arduratzen den Ficoba Fundazioak sei urtez superabitarekin amaitu duela ustiapena, eta bete dituela bere helburuak aurrekontu mailan, eta baita jarduerakoetan ere.
Ficobaren finantziazioaren azken ordainketarekin 1998an Irunek, Hondarribiak eta Hendaiak Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoaren eraketa sinatu zutenean hasitako prozesua amaitzen da. Akordio harekin hiru udalerriak aitzindariak izan ziren, Europa mailan, mugaz haraindiko udalerrien artean trukaketa ekonomiko eta komertzialeko esparru zorrotz bat ezartzen.Bost urte geroago, 2003an, Irunek Ficoba sortu zuen elkarlan asmo hori gauzatuz.
Ficoba, Recinto Ferial del Bidasoa-Bidasoako Erakustazoka S.A. sozietateak sustatzen duen proiektua da, eta Irungo Udalak (%99,08) eta Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoak (%0,92) osatua da.
2000ko otsailean hasi ziren eraikitzen Erakustazokako eraikin nagusia Santiagoko aduana-zabalgune zaharreko lursailetan.Proiektu osoak 21 milioi euroko inbertsioa behar izan zuen; horietatik 11 obra zibilerako izan ziren, 3 urbanizaziorako, eta gainerakoak ekipamenduetarako.Inbertsiorik handiena Irungo Udalak egin zuen (7,3 milioi euro); eta beste hauen laguntza ere izan zen: Gipuzkoako Foru Aldundiarena (2,4 milioi euro); FEDER Europako fondoena (1,8 milioi euro); Eusko Jaurlaritzaren IZARTU programarena (1 milioi euro); Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoarena (0,06 milioi euro); eta banku finantziazioa epe laburrera (2,6 milioi euro).
Inauguratu zenez geroztik, 1.350.000 bisitari baino gehiago izan dira Ficoban egin diren 2.100 ekitaldietan parte hartu eta proiektuari probetxua atera diotenak.
|